|
|
|
Klik
Itsasi Dantza Taldea
Aurten 25 urte bete dituzte Itsasiko ttuntturroek Euskal Herriko kaleetan euren dunbak astintzen eta jendea alaitzen; aurrera segitzen dute
|
|
Tradizio modernoa.
Tradizio handikoak dira ttuntturroak Euskal Herrian, baina ez dute horregatik modernitateaalde batera uzten. Hona hemen Itsasiko zenbait ttuntturro Eibarko eskailera mekanikoetan.
(Itsasi Dantza Taldea)
|
|
|
|
Herrian.
Urtean zazpi bat irtenaldi egiten dituzte ttuntturroek, Euskal Herrian ibiltzen dira normalean, baina Frantziara eta Espainiara ere joanak dira. Argazkian, Azpeitiko plazan.
(Itsasi Danzta Taldea)
|
|
|
|
Janzten.
Kaleetan euren dunbak astindu aurretik jantzi egin behar izaten dute, baina ez da erraza izaten. Begira bestela nola estutzen dien joaleari soka gerri bueltan.
(Itsasi Dantza Taldea)
|
|
|
|
Mendian.
Orain kalean paseatzen dituzte hamar kilo inguruko ardi larru, dunba, ttuntturro eta isipoz osatutako trajeak. Baina mendietan ere ikusiak dira traje dotore horiek.
(Itsasi Dantza Taldea)
|
|
|
|
Oņatzen entrenatzen.
Hasieran Itsasiko lokal zaharrean entrenatzen ziren. Zarata asko ateratzen zutela-eta kexatu egin omen ziren, eta Oņatzen gora eta behera hasi ziren entrenatzen orduan.
(Itsasi Dantza Taldea)
|
|
|
|
Izena.
Nahiz eta gehienek pentsatu ttuntturro izena, astintzen dituzten dunbengatik dela, ez da horrela. Ttuntturro izena, erabiltzen duten txapel luze eta koloretsuak emanikoa da. Ttuntturroa txapela da, eta dunba kanpaia.
(Itsasi Dantza Taldea)
|
|
|
|
Beroa.
Hotz edo bero, berdin entseatu behar izaten da, ondoren erakustaldi bikaina emateko. Hasiera haietan bazituzten zenbait truko bero gutxi pasa zezaten. Begira zein dotore ibiltzen ziren Oņatzera bueltaka.
(Itsasi Dantza Taldea)
|
|
|