Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 5,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Abuzutua »  Klik

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Klik

Itsasi Dantza Taldea

Aurten 25 urte bete dituzte Itsasiko ttuntturroek Euskal Herriko kaleetan euren dunbak astintzen eta jendea alaitzen; aurrera segitzen dute

Tradizio modernoa
Tradizio modernoa.  Tradizio handikoak dira ttuntturroak Euskal Herrian, baina ez dute horregatik modernitateaalde batera uzten. Hona hemen Itsasiko zenbait ttuntturro Eibarko eskailera mekanikoetan.  (Itsasi Dantza Taldea)
Herrian
Herrian.  Urtean zazpi bat irtenaldi egiten dituzte ttuntturroek, Euskal Herrian ibiltzen dira normalean, baina Frantziara eta Espainiara ere joanak dira. Argazkian, Azpeitiko plazan.  (Itsasi Danzta Taldea)
Janzten
Janzten.  Kaleetan euren dunbak astindu aurretik jantzi egin behar izaten dute, baina ez da erraza izaten. Begira bestela nola estutzen dien joaleari soka gerri bueltan.  (Itsasi Dantza Taldea)
Mendian
Mendian.  Orain kalean paseatzen dituzte hamar kilo inguruko ardi larru, dunba, ttuntturro eta isipoz osatutako trajeak. Baina mendietan ere ikusiak dira traje dotore horiek.  (Itsasi Dantza Taldea)
Oņatzen entrenatzen
Oņatzen entrenatzen.  Hasieran Itsasiko lokal zaharrean entrenatzen ziren. Zarata asko ateratzen zutela-eta kexatu egin omen ziren, eta Oņatzen gora eta behera hasi ziren entrenatzen orduan.  (Itsasi Dantza Taldea)
Izena
Izena.  Nahiz eta gehienek pentsatu ‘ttuntturro’ izena, astintzen dituzten dunbengatik dela, ez da horrela. ‘Ttuntturro’ izena, erabiltzen duten txapel luze eta koloretsuak emanikoa da. Ttuntturroa txapela da, eta dunba kanpaia.  (Itsasi Dantza Taldea)
Beroa
Beroa.  Hotz edo bero, berdin entseatu behar izaten da, ondoren erakustaldi bikaina emateko. Hasiera haietan bazituzten zenbait truko bero gutxi pasa zezaten. Begira zein dotore ibiltzen ziren Oņatzera bueltaka.  (Itsasi Dantza Taldea)

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak