Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 11,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Abuzutua »  Iritzia »  Etxe hutsak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hau

Etxe hutsak

Jokin Uranga

Gazteok eta ez hain gazteak, arazo larri baten aurrean aurkitzen gara etxebizitza bat eskuratzeko orduan. Berez eskubide bat behar lukeena, aberats eta bere bizitza hipotekatu eta kondenatzeko prest dagoenaren luxu puta bat besterik ez baita etxe bat eskuratzeko ametsa.

Gaur egun, gazte bat lanean ari bada, 900 euro irabaziko ditu batez beste. Gero etxe bat eskuratzeko orduan, 40 milioi pezeta eskatzen zaizkigu gutxienez, 30 urtean ordaintzeko, 900 euro horietatik, eguneroko bizitza aurrera ateratzeko behar dudana, kotxea ordaintzeko, eta gainera etxea? Puff! Eskerrak ordu extren irtenbidea hor dagoen, 30 urtean nagusiari ipurdia mihazkatzen ibiliko banaiz ere, nik neure etxea izango dut, eta asteko sei egunetan lana egin, nagusiaren Zarauzko etxea ere ordaindu behar baititugu!

Baina konturatzen ez garena da, promotoreak eta gure lantegietako nagusiak guri odola xurgatzen ari diren bitartean, Azpeitian, alde zaharra etxe hutsez betetzen ari dela, usteltzen ari diren etxe zaharrez! Hori ezin da onartu, logika guztietatik kanpo dagoen zerbait da. Leku bat, gune bat erabiltzeko moduan baldin badago, zertarako egin berria? Hori ez da, ez etikoa, ez logikoa, kapitalismoaren iruzurra baino ez da.

Esatea erraza da, baina zergatik kapitalismo basatiaren aurrean makurtu baino lehenago, ez dugu irtenbidea aurkitzeko saiakera egiten? Askok pentsatuko du urrutiegi joan dela, ezin zaiola aurka egin. Ez naiz iritzi horretakoa. Etxe huts horiek norbaitenak dira eta beste nonbait bizi dira. Udaletik edo ez dakit nondik, zergatik ez zaie exijitzen bigarren etxea eskuragarri jartzea? Edo bigarren etxearen zerga igotzea?

Karasusaren etxea ere triste ikusi dut aspaldian huts-hutsik, norbait berarengana hurbiltzeko esanez bezala, agian...

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak