Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 12,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Abuzutua »  Iritzia »  Saninaziyuetako festa ereduak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Saninaziyuetako festa ereduak

Iban Arregi

1- Azpeitiko udal honek “festa egitarau bateratua” osatu nahiko luke hurrengo urteetan, hala esan du; egitarau ofiziala eta festa herrikoien aldeko batzordearena, batera. Festak herritartzeko nolabaiteko saioa-edo egin du azken bi urteotan udal berriak; txupinazoa dugu adibide. Baina aurten ere bi egitarau. Izan ere, egitarauez ari garenean ez gara ari paperez, ez gara ari ekitaldi zehatz batzuez bakarrik. Filosofia kontrajarriak daude aurrez aurre, festak ulertzeko bi eredu.

2- Festak herritartzeko saioa egin du Udalak, bai, eta euskal labela ere areagotu die festei azken aldian; baina saninaziyuek festa serio, tradizional, ofizial eta toreroak dira oraindik, duela hogeitaka urte bezala. Zezenketak, musika banda eta prozesio ultra-ofiziala dira ardatza, eta horien osagarri gainontzekoa. Goitik beherako festa-eredua da nagusi, a la carta egindako egitaraua. Zerikusirik ez festa herrikoien aldekoek bilatzen dutenarekin (Bilboko festak, sanferminak eta peñak…).

3- Aurtengorako Joseina Etxeberriaren disko-festa iragarri ziguten, baina azkenean ez omen da etorriko. Herri batzuetan jendeak Joseinaren kontra egin omen du, eta horregatik igual... Ez da nire asmoa hemen Euskadi Gazteakoa zuritzea, ez dut disko-festako plastikozko musika homogeneizatzailea defendituko. Baina festa edota kultur-eredu hori Joseinatik haruntzago doa, musika mota horixe darabilkigulako herriko taberna gehienetan. Ia denetan. Ederra eredua festa hauetarako...

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak