Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 11,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Uztaila »  Hiztegia berriro »  "Aurreneko pausoa emateko ona da"

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Etorkinak

"Aurreneko pausoa emateko ona da"

Ihintza Agirretxe

Laila Joujat marokoarra urtarriletik Azpeitian bizi da. Hemen, gizonarekin eta orain gutxi izan duen haurrarekin batera bizi da. Laila eta bere familia bezalako pertsonei hasieran herrian integratzeko laguntza emateko tresna da etorkinentzako hiztegi edo liburuxka.

Noiz eskuratu zenuen etorkinen hiztegia?

Liburuxka batek irten zuela jakin nuen, eta osasun zentrora joan nintzen batean ikusi eta hartu egin nuen.

Zer iruditzen zaizu?

Ona iruditzen zait, guretzat modukoentzat lehen pauso bezala ondo etortzen da, baina hiztegi honekin bakarrik ezin da bizi, ezin da euskaraz ikasi. Hasieran laguntzen dizu euskaraz hitz solte batzuk ikasten edo esaten, eta hori beharrezkoa da, baina behin pauso hori emanda, behin soltatzen hasita, nik hiztegiari egunerokotasunean erabiltzen ditugun esaldiak erantsiko nizkioke: ‘zer moduz zaude?’, ‘non dago xaboia?’, ‘nondik joan naiteke hara?’... Egunero hamaika aldiz erabiltzen ditugun esaldi horiez ari naiz, baina, jakina, beste edizio bat atera beharko litzateke, desberdina, oinarrizkoa baino osatuagoa. Seinale ona litzateke.

Erabat euskaraz hitz egiten ikasteko asmorik ba al duzu?

Jakina baietz! Ari naiz saiatzen pixkanaka, baina denbora pixka bat daukadanean ikasten hastea espero dut. Izan ere, herri honetan integratzeko behar-beharrezkoa dela ohartu naiz. Adibidez, orain gutxi osasun zentrora joan nintzen, atea itxita zegoen eta paper bat zuen itsatsita euskaraz, eta ezin izan nuen ulertu.

Euskal Herrian euskaraz hitz egiten dela ba al zenekien?

Ez, ez nekien. Nik uste nuen hemen gaztelaniaz hitz egiten zela. Hona etorritakoan izan nuen lehen aldiz euskararen berri.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak