Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Uztaila »  "Herritarrak hiru hilabetez jarriko nituzke munizipal"

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zu zeu!

"Herritarrak hiru hilabetez jarriko nituzke munizipal"

Ihintza Agirretxe

 
 
 
 

Martxoan erretiratu zen Bittor Otaegi Beixama, hainbeste urtean herriko udaltzaina izan eta gero. Denera 23 urte egin ditu lanbide horretan, baina tartean tailerrean ere jardun du.

Zer dela-eta udaltzain?

Ez dakit oso seguru; horrela tokatuko zen. Beizamako nire birraitona mikeletea zen eta, beharbada, hortik lan hau, hark utzi zizkidan sustraiengatik edo. Nire ondoren beste anaia bat ere sartu zen.

Lanbide zaila al da?

Askok uste baino zailagoa da. Nik, garai batean, soldadutza bezala herrian derrigorrezko jarriko nuke hiru hilabetean munizipal izatea. Horrela guztiek jakingo lukete nolakoa den gure lanbidea. Gainera, jendeak lana duenean zuk jai duzu eta denak festan direnean, orduan zuk lana.

Zer da zailena?

Etxetik hasi behar da errespetua jartzen, bestela..., eta hori ez da hain erraza. Gainera, gero jendeak hor jarduten du “horri ez eta niri bai”... Azken batean, mano izquierda pixka bat behar da.

Isun asko jarri al dituzu?

Bai, dezente jarri ditut, baina nire iritziz jarri behar nituenak baino askoz ere gutxiago. Izan ere, pertsonarik onenak ere neurri gabe jokatzen du bolante aurrean.

Eta jendeak ezagutze hori?...

Ondo eraman izan dut. Beti dago norbait arrazoi bat edo besteagatik begiko ez zaituena. Baina, oro har, gazte eta zaharrekin ondo moldatu izan naiz.

Urte guztiotako pasadizoren bat?

1970eko San Inazio bezperako bat. Orduan Frontoi Txikian izaten ziren tonbola, tiobiboak... eta bi mutil haserretuta zebiltzen, saria bati tokatu zitaiola eta besteari tokatu zitzaiola. Saria nola-hala banatzeko konbentzitu nituen.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak