Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Uztaila »  20 legoatako poesia

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Jakiteko

20 legoatako poesia

Idoia Mendizabal

- Badira bi urte hiru azpeitiar elkartu eta poesia emanaldiak eskaintzen hasi zirela; 20 eman dituzte

Goi-goian Kepa Urbieta, erdian Aitor Bengoetxea eta bestean Igor Aranbarri. 
  1. emanaldi ematera iritsi dira Igor Aranbarri, Aitor Bengoetxea Ondarru eta Kepa Urbieta azpeitiarrak Diapoesia: Ikusteko poemak eta entzuteko irudiak ikuskizunarekin.

2002ko martxoan eman zuten lehen aldiz, Azpeitian, Orkatzen, I. Kulturaldian. Ordutik Euskal Herriko zenbait herri eta hirietatik pasatu dira. Bidean utzi dituzte Getaria, Bilbo, Gasteiz, Larrabetzu... “Aukera asko izan dugula iruditzen zaigu, kontuan izanik gu ez garela ez idazle, ez ezagun”.

Lehen emanaldi hartatik, ordea, Diapoesia aldatuz joan da. “Emanaldiak egin ahala hobetu daitezkeen zatiak aldatu edo soberan daudenak kendu ditugu. Bestalde, argazkiak eta poesiak tarteka aldatu egin ditugu, gu ere noizbehinka arnasberritzeko”.

Gustura ibili dira orain artean, eta atzera begira barre egiten dute, egin dutenaren zergatia ez dakitelako. “Egun batetik besterako kontua izan zen guztia. Zerbait egin behar genuela bururatu zitzaigun eta horretan jarri ginen, zer izango zen jakin gabe. Agian, ederrena zera izan da: guztia inozentzipean egin dugula”, dio hirukoteak. Egindakoaz gustura dira, inoiz kritika txarrik jaso ez dutelako eta gehienetan iritzi ederrak jaso dituztelako. “Ikus-entzuleen artetik jasotako iritziak onak izan dira ia denak, eta guk pozik hartzen ditugu horrelakoak. Baina hori normala ere bada, oso zaila baita gustatu ez eta guregana etortzea adieraztera. Etorri eta esan izan digute zer aldatuko luketen edo zer sentitu duten faltan baina beti modu onean eta gustatu zaiela esanda”.

Sentsazioak. “Emanaldi bakoitzak izaera berezia izaten du, inoiz ez gara sentsazio berarekin geratu. Lekuak asko baldintzatzen du, giroa sortzeko ezinbestekoa baita, eta denetik ezagutu dugu. Liburutegietan, tabernetan, barnetegietan egin izan ditugu, eta kalean ere bai”, esaten dute zer sentitu duten azaltzerakoan. Aurrerantzean ez dakite zer egingo duten, baina bukaera gertu dutela diote. “Gero gerokoak, ez dakigu mundu honetan jarraituko dugun. Bakoitzak bere aldetik egingo du lan eta norberak ikusiko du zer nahi duen egin. Hala ere, baliteke hurrengo batean ere hirurok zerbait egitea. Denborak esango du”.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak