Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 9,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Uztaila »  Klik

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Klik

Josu Arrieta

Izen-ematea
Izen-ematea.  Batzuk izen-ematea baieztatzen eta beste batzuk izena ematen, han elkartu ziren guztiak proba aurreko egunean, ostiralean, ekainak 18. Argazkian, ezkerretik bigarrena Iņaki Portilla eta hirugarrena Xebastian Orena *Bixer*.  (Josu Arrieta)
Prestaketak
Prestaketak.  Proba hasi aurretik gauza asko prestatu behar dira. Garrantzitsua da bizikleta ondo prestatzea eta honi ere dorsala jartzea. Horretan ari da Roman Azkue.   (Josu Arrieta)
Babes bila
Babes bila.  Sabiņanigo-Jaca-Candanchu-Somport; lehenengo geldialdia. Hotza eta haizea. Gurutz Aldalur haizeari kontra egiteko egunkaria elastiko azpian sartzen .   (Josu Arrieta)
Aldapa gora
Aldapa gora.  Ez da, ez, broma Marie Blanque igotzea. Ez da berehalakoan bukatzen, bestela galdetu Imanol Aizpururi zenbat sufritu zuen malda horietan bizikleta gainean.  (Josu Arrieta)
Serio
Serio.  Bideari begirik kendu gabe eta helmuga edo Marie Blanque gaina non dagoen begiratuz, serio-demonio zihoan Joxe Mari Larraņaga *Txato* bizikleta gainean.   (Josu Arrieta)
Geldiunea
Geldiunea.  Behin Marie Banque igota, gelditu eta hamaiketako ederra egin zuten txirrindulariek. Ez zaie neke aurpegirik somatzen jan ondoren. Argazkian, ezkerretik hasita: Joxe Luis Odriozola, Iņaki Agirretxe, Xebastian *Bixer* eta Ana Mari Amenabar.  (Josu Arrieta )
Animoak
Animoak.  Bizikleta gainekoek ez dituzte bideko lagunen animo gutxi jasotzen. Txaloak-eta nahikoa ez eta pankartak bide bazterretan, errepidean izenak margotuta... Dena behar 205 kilometroko proba bukatzeko.   (Josu Arrieta)
Erretiroa
Erretiroa.  Lainoa, euria, betaurrekoak lausotuta eta gabe, ezin. Jarraitu, ez jarraitu... Utzi egin zuen. Ez zen erabaki erraza izan. Eta damua azkar etorri zitzaion Juanjo Agirreri: Marie Blanquetik 15 minutura ateri zegoen.  (Josu Arrieta)
Helmuga
Helmuga.  Kostatuta baina iritsi ziren gehientsuenak Sabiņanigoko helmugara. Argazkian, gustura ageri dira Xebastian *Bixer*, Mamen Etxaniz eta Eli Etxeberria; hamar ordu eta erdian sartu ziren.   (Josu Arrieta)
Masaiak
Masaiak.  Proba bukatu eta Ana Mari Amenabar suerteko izan zen, zain baitzituen lagunak igurtzi batzuk emateko.  (Josu Arrieta)

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak