Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko irailek 5,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Uztaila »  Iritzia »  Emakumeak, gazteak, tabernak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hiruko txikian

Emakumeak, gazteak, tabernak

Iban Arregi

1- “Emakumezkoak espazio publikoan babesik gabe sentitzera hezi gaituztelako, besteen begidarapean egoteak lotsa pizten digu. Zerbait gaizki egiten ari garen sentsazioa. Heziketaren karga honekin, zaila da emakumezkook gure gorputza publikoari agertuko diogun ekintzetan parte hartzea, esaterako kirolean”; Maider Cilveti, Berria. Azpeitian ere gertatzen da, eta Eliz kaleko jaietan emakumeentzako pala txapelketa antolatu zuten. Heziketa patriarkalari aurre egiten Eliz kalekoak.

2- “Gazte-gunea ez da helburua, tresna baizik”. Halako zeozer dioten pankartak ikusi ditugu herrian, Azpeitian Gazteok Zer!?-ek sinatuta. Garrantzitsua da hori argi edukitzea gazteek beraiek. Eta esatea erraza da, baina gero erakustea ez hainbeste. Ilusioa behar delako, lana egin behar delako, proiektuak aurrera eraman behar direlako. Gazte-gunea edukitzea garrantzitsua da, baina horrek berak bakarrik ez dio alderik eragingo gazteriari, Azpeitiari. Badugu konfiantza.

3- Uztarria aldizkaria 2020ra begira jarri zaigu azken zenbakiotan, gogoeta egiten. Ni ere 2020ra begira jarri, eta Azpeitia aldatuta ikusten dut. Esaterako, taberna-girorik ez dut ikusten. Txikiteorik ez, gaueko poteorik ez. Gazteen arteko “epa” eta “aio”-rik apenas, berriketa gutxi. Azpeitia ere Europa da. Exageratua? Iritsiko da, iritsiko da. Ohiturek, legeek, administrazioek horretara daramate Azpeitia (ere). Eta orduan ikusiko dugu taberna bat taberna baino zerbait gehiago ere badela.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak