Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Ekaina »  Mina daukat eztarrian, y yo Jóse

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Euskara

Mina daukat eztarrian, y yo Jóse

Ihintza Agirretxe-Enekoitz Esnaola

Azpeitian bi pediatra daude osasun zentroan eta biek ez dakite euskaraz; EHEk sinadurak biltzen jardun du

Azpeitian gaixorik dauden umeek badute beste arazorik: pediatrak ez dio ulertzen. Bi pediatra daude osasun zentroan eta biek ez dakite euskaraz.

Hori dela eta, Azpeitiko Euskal Herrian Euskarazek (EHE) pediatrak euskaldundu daitezen aldarrikatu du berriro. “Euskaldunok urratuta dugu hizkuntza eskubidea. Badirudi daukagun eskubide bakarra sendagilearen zerbitzua jasotzea dela, gure oinarrizko eskubidea kontuan hartu gabe: hizkuntzarena”.

EHEk “garbi” utzi nahi du bere aldarrikapena eta kritika hizkuntzara mugatzen dela. “Gu ez gara sendagile onak ala eskasak diren hausnartzen hasiko, ezta eztabaidatzen ere. Azpeitiko umeek eskubidea dute osasun zentroan euskaraz hitz egiteko, baina ez diete ulertzen”.

Euskal Herrian Euskarazen ustez, egoera honek gaur egungo hizkuntza politika “zintzilik” jartzen du. “Euskara ofiziala izango den berehalako hizkuntza politikaren premia dugu. Euskararen erabilera, euskarazko irakaskuntzaren eskaera eta eskaintza, euskararen normalizaziorako planak eta abar, gero eta indartsuagoak direla azpimarratzen da garai hauetan, eta ez al da kontraesana hainbat osasun zentrotan, gune pribatuan, administraziotan, epaitegian... erdaraz hitz egin beharra?”. Esate baterako, Azpeitiko osasun zentroan.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak