|
|
|
Hi heu!
"Hemen denetik jakin behar duk: eguraldiaz, tokiez..."
Enekoitz Esnaola
|
|
Roman.
(Ihintza Agirretxe)
|
|
|
|
Roman .
(Ihintza Agirretxe)
|
|
|
|
Roman txikitan.
|
|
|
|
Roman lanean.
(Ihintza Agirretxe)
|
|
Herri txiki-ertain batean langile ezagun tipiko horietakoa da gasolindegikoa. Roman Alonso, adibidez.
Noiztik gasolindegian?
Hasi, hasi, 16 urterekin, baina txikitan gasolindegira etortzen ninduan, aitarekin, honek bertan egiten zuelako lan (27 urtean).
Orain 32 urte dauzkak. Bizitza erdia, beraz, hemengo haizea aguantatzen...
Siberia deitzen ziotek.
Hasi kontatzen istorioak, izango dituk eta...
Egia esango diat: egunero 50 bat aldiz hitz egiten diat eguraldiaz... Baina batzuekin ezin, kroaziarrak, errusiarrak, belgikarrak, alemaniarrak... ere izaten ditudalako.
Lanean pasoan daudela?
Bai, baina turistak ere etortzen dituk. Hor jarduten diat krokisak-eta egiten, halako herri non dagoen, edo halako tailer, edo halako baserri ere bai!... Hemen denetik jakingo beharra zagok, moteil.
Beste pasadizo bat.
Behin lagun bat goitik behera gasolinaz busti nian. Ez diat badaezpada haren izenik botako; lehen ere nahikoa akordarazten zidak zapatu gauetan.
Bota beste bat.
Lapurreta egin izan dutenean, beti gauez, baina cajafuertea hautsi gabe, borrazoak eman arren. Behin egunez, ordea, batek neu aurrean nintzela, dirua lapurtu zitean, baina neu konturatu gabe; magia egin zian, egia.
Bestela, lan honetan amistadeak sortuko dituk, ezta?
Bai, bai. Bazagok, edadeko jendea batik bat, egunero hona etortzen dena, bisitan, denbora-pasa. Antton Porru eta; ederrak istorioak honenak, baina berak konta ditzala.
Jendea kexatuko zaik gasolinaren prezioaren igoeraz...
Ezta geuk igoko bagenu ere!
Txikitako ametsa.
Roman Alonsok txikitan garbi zeukan zer izan nahi zuen handitan: “Pasteleroa, gozozalea izan naizelako beti. Baina oso ume nintzela dagoeneko gasolindegian nengoan bueltaka eta...”. Segitzen dio pastelak-eta jateari. “Gainera, Egañanekoa laguna diat eta hark gonbidatzen naik”.
|