Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Ekaina »  Erdi aroko azoka

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Jakiteko

Erdi aroko azoka

Ihintza Agirretxe

Ekainaren 19an eta 20an ospatuko da azoka; Azpeitia orduko giroz dekoratu nahi dute

Azoka
Azoka.    (Rosario Ibaeta)
Jantzita
Jantzita.    (Rosario Ibaeta)

Ekainaren 19an eta 20an, Erdi Aroko azoka ospatuko da, lehen aldiz, Azpeitian, Naparbidea taldeak antolatuta. “Orain hamar urte hasi ginen, eta lehen agerraldia Azkoitian egin genuen. UEME elkarteak antolatu zuen azoka hura eta herritarren partehartzea garrantzitsua zela-eta animatu egin ginen”, dio Rosariok. Ordutik Euskal Herrian 200 azokatik gora antolatu dituzte.

“Hasierako urteetan 20-22 azoketara joaten ginen denboraldian. Orain, ordea, 10-15era joaten gara”.

Joaten diren leku guztietan sortzen omen dute ikusmina. “Soinean ibiltzen ditugun arropak geuk egiten ditugu. Modeloak Zumaiako San Telmo museotik eta liburuetatik hartutakoak dira. Erabiltzen ditugun txapelen berdinak, berriz, Gernikako Gorteetan aurki daitezke”. Arropei hasierako urteetan ateratako argazki eta bideo kopurua ez omen dago kontatzerik.

Azokaz azoka ederki ezagutu du Rosariok Euskal Herri osoa: “Azoka hauek ospatzen diren herriak normalean nahiko bereziak izaten dira. Nafarroan, Erronkari bailara aldean, Lesaka, Lizarra, Olite... Leku askotan ibiliak gara. Gipuzkoan Getarian, Ordizian, Hondarribian...”.

Orain Azpeitira datoz. Naparbide taldeak ekarriko duen animazio taldeaz gain, herritarren parte-hartzea bultzatu nahi dute. “Horrela jendea festan bertan sentitzen da, eta festa politagoa izaten da. Horrez gainera, herria, dendetako erakusleihoak, etxe atariak... garaiko dekorazioz estaltzeak ere asko laguntzen dio giroari”. Asteburu horretan, 8-10 zaldi inguru izango dira kalean bueltaka, eta musika eskolakoak eta txarranga ere izango dira. Postu turistiko bat ere izango da eta bertatik herria ikusteko gia batzuk irtengo dira tarteka.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak