Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Ekaina »  Senideak gertutik

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Senideak gertutik

Iñaki Uranga

Gotzon Aranburu
Gotzon Aranburu.  2002ko abenduan larri zauritu ondoren atxilotu zuten. Gaur egun, Valentziako (Espainia) kartzelan dago, Azpeititik 594 kilometrora. Argazkian, bere aita Joxe ageri da.  (Iñaki Uranga)
Maider Egiguren
Maider Egiguren.  2003ko azaroan atxilotu zuten, eta Soto del Realen (Espainia) espetxeratu. Gaur egun, Alcala Mecon dago, 500 kilometrora. Argazkian, Xabier anaia.  (Iñaki Uranga)
Iñaki Etxarte
Iñaki Etxarte.  1974. urtean aldegin zuen herritik. Frantziako Gobernuak Afrikara deportatu zuen gero. Gaur egun, Kuban dago. Argazkian, Juan Mari anaia.   (Iñaki Uranga)
Juan Karlos Arruti
Juan Karlos Arruti.  1989. urtean Irungo Bentas auzoan eginiko segadan, Paterra atxilotu zuten. Puerto Santa Marian (Espainia) dago, 1.132 kilometrora. Argazkian, Marisol arreba eta Joxe anaia.  (Iñaki Uranga)
Maria Angeles Artola
Maria Angeles Artola.  1978an aldegin zuen herritik. Frantziak Venezuelara deportatu zuen gero, eta ordutik han bizi da. Argazkian, Kontxi ahizpa.  (Iñaki Uranga)
Joxin Arruti
Joxin Arruti.  Joxin 2002ko martxoan epaiketa egin ondoren kartzelaratu zuten, 1980. hamarkadako kasu bategatik. Orain Dueso (Espainia) kartzelan dago, Azpeititik 200 kilometrora. Argazkian, haren ama Pakita.  (Iñaki Uranga)
Xabier Etxeberria
Xabier Etxeberria.  Txapi-k 2001. urteko urrian aldegin zuen herritik eta 2003ko urtarrilean atxilotu zuten Frantzian. Fresnesen dago preso, 911 kilometrora. Ekainaren 7-8an du epaiketa, Jabirekin batera. Argazkian, Eneko, Intza eta Amets ilobak.  (Iñaki Uranga)
Juan Manuel Bereziartua
Juan Manuel Bereziartua.  Pakea-k 1978an aldegin zuen herritik, eta ordutik ihes eginda dago. Argazkian, Xabier anaia.  (Iñaki Uranga)
Garikoitz Etxeberria
Garikoitz Etxeberria.  Kafe 2001eko martxoan Haikaren aurka egin zen operazioan atxilotu zuten. Oraindik ez dute epaitu. Alcala Mecon (Espainia) dago, herritik 500 kilometrora. Argazkian, haren arreba Izaro.  (Iñaki Uranga)
Jabi Agirre
Jabi Agirre.  Txapi-rekin batera atxilotu zuten. Ekainaren 7-8an du epaiketa. La Santè-n (Frantzia) dago, 911 kilometrora. Argazkian, arreba Maider.  (Iñaki Uranga)
Joseba Segurola
Joseba Segurola.  Xegu-k,Txapi eta Jabirekin aldegin zuen 2001eko urrian. Ihes eginda dago. Argazkian, haren ama Maria.  (Iñaki Uranga)

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak