|
|
Gotzon Aranburu.
2002ko abenduan larri zauritu ondoren atxilotu zuten. Gaur egun, Valentziako (Espainia) kartzelan dago, Azpeititik 594 kilometrora. Argazkian, bere aita Joxe ageri da.
(Iñaki Uranga)
|
|
|
|
Maider Egiguren.
2003ko azaroan atxilotu zuten, eta Soto del Realen (Espainia) espetxeratu. Gaur egun, Alcala Mecon dago, 500 kilometrora. Argazkian, Xabier anaia.
(Iñaki Uranga)
|
|
|
|
Iñaki Etxarte.
1974. urtean aldegin zuen herritik. Frantziako Gobernuak Afrikara deportatu zuen gero. Gaur egun, Kuban dago. Argazkian, Juan Mari anaia.
(Iñaki Uranga)
|
|
|
|
Juan Karlos Arruti.
1989. urtean Irungo Bentas auzoan eginiko segadan, Paterra atxilotu zuten. Puerto Santa Marian (Espainia) dago, 1.132 kilometrora. Argazkian, Marisol arreba eta Joxe anaia.
(Iñaki Uranga)
|
|
|
|
Maria Angeles Artola.
1978an aldegin zuen herritik. Frantziak Venezuelara deportatu zuen gero, eta ordutik han bizi da. Argazkian, Kontxi ahizpa.
(Iñaki Uranga)
|
|
|
|
Joxin Arruti.
Joxin 2002ko martxoan epaiketa egin ondoren kartzelaratu zuten, 1980. hamarkadako kasu bategatik. Orain Dueso (Espainia) kartzelan dago, Azpeititik 200 kilometrora. Argazkian, haren ama Pakita.
(Iñaki Uranga)
|
|
|
|
Xabier Etxeberria.
Txapi-k 2001. urteko urrian aldegin zuen herritik eta 2003ko urtarrilean atxilotu zuten Frantzian. Fresnesen dago preso, 911 kilometrora. Ekainaren 7-8an du epaiketa, Jabirekin batera. Argazkian, Eneko, Intza eta Amets ilobak.
(Iñaki Uranga)
|
|
|
|
Juan Manuel Bereziartua.
Pakea-k 1978an aldegin zuen herritik, eta ordutik ihes eginda dago. Argazkian, Xabier anaia.
(Iñaki Uranga)
|
|
|
|
Garikoitz Etxeberria.
Kafe 2001eko martxoan Haikaren aurka egin zen operazioan atxilotu zuten. Oraindik ez dute epaitu. Alcala Mecon (Espainia) dago, herritik 500 kilometrora. Argazkian, haren arreba Izaro.
(Iñaki Uranga)
|
|
|
|
Jabi Agirre.
Txapi-rekin batera atxilotu zuten. Ekainaren 7-8an du epaiketa. La Santè-n (Frantzia) dago, 911 kilometrora. Argazkian, arreba Maider.
(Iñaki Uranga)
|
|
|
|
Joseba Segurola.
Xegu-k,Txapi eta Jabirekin aldegin zuen 2001eko urrian. Ihes eginda dago. Argazkian, haren ama Maria.
(Iñaki Uranga)
|
|