Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko azaruek 22,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Ekaina »  Iritzia »  Memoriak ez du gogoan

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hau

Memoriak ez du gogoan

Jokin Uranga

Memoria selektiboa deitzen zaio nahi duguna oroitu eta nahi ez duguna ahanzteko abileziari. Bakoitzak garatua da, eta mintzen gaituzten kontuak ahaztu eta pozten gaituztenak gogoratzeko baliatzen dugu. Hori zertara datorren galde dezake norbaitek. Ez nabil psikologian lizentziatu asmoz, hori baino sinpleagoa da nire paranoia!

Orain bi hilabete, artikulua prestatzen hasi nintzelarik, garbi nuen zeri buruz ariko nintzen. Madrilgo atentatuak, horren errudunak, Berrueta eta Santxizen heriotzak eta hiltzaileak. Gizartea bero zegoen, eta ni, zer esanik ez! Barruko amorru eta maitasun guztiarekin ekin nion lanari, hunkitu egiten ninduen gertakari bakoitzari hitzak jarri beharrak eta niregan sortutako sentimenduak sarrarazi nahi nizkizuen. Hala ere, guk Uztarrian atera baino 10-15 egun lehenago idazten dugu, gero inprimategitik pasatu eta ahalik eta txukunen jasotzeko alea. Idatzi nuenetik etxean jaso arteko egunak luze egin ziren, luzeegi seguraski. Idatziak ez zuen hamabost egun lehenago kontatuaren balio erdirik, lehen hain bero zegoen gizartea, nola edo hala erantzun beharrean sentitzen zena, jadanik hoztua baitzegoen eta erantzuna ematea beste batzuen eskutan utzia zuen. Hori bi astean!

Felipe eta Letiziaren ezkontzarekin (nire memoria selektiboak egiterako ahaztua dauka) ez gara urteetan ahaztuko, baina ondokoaren senideren bat poliziak tiroz erail duela berehala ahaztuko zaie batzuei, non eta bere etxeko inor loreak hilerrira eramaten ikusten ez duen.

Hori egoismoa da, benetan diot, mintzen gaituzten gauzak gogoratzeak edo gogoratzen saiatzeak merezi du, nahiz eta triste sentitu, hilerrira lore sorta bere senide erailari eramatera doanak jakin dezan bere sufrimenduan bat egiten dugula. Angel, Kontxi... gogoan zaituztegu!

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak