Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko azaruek 22,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Ekaina »  Iritzia »  Fragmentazioa eta parte-hartzea

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hiruko txikian

Fragmentazioa eta parte-hartzea

Iban Arregi

  • 1 “Egunen batean, abertzale munduak, osotasunean, legez kanpo egon beharko du. Gure helburuak gauzatu nahi baditugu, gauza ilegalak egin beharko ditugu. Kontua da urrats horiek egiten diren estrategia sendo batekin; orokortua, globala, eta ez fragmentatua”. Benito Lertxundiri irakurri nizkion behin hitzok. Duela urtebete, Azpeitian, Habea utzi zuten legez kanpo; eta hor ditugu Azpeitiko Segiko gazteak, Ekin-ekoak, Askatasuna, AEK, Udalbiltza, Egunkaria... Fragmentatua, oraindik.
  • 2 “Jendearen parte-hartzerik gabe kultur-guneak ez du zentzurik”, esan digute Udaleko ordezkariek. Manuel Sanchez Alonso espainiarrak parte-hartze mailen sailkapena egin zuen aspaldi: eskaileraren behe-behean, informazioa jasotzeko aukera bakarrik ematen duen parte-hartze eredua; goi-goian, informazioa jaso, iritzia eman, erabakietan parte hartu eta erabaki horien kudeaketan ere parte hartzeko aukera ematen duena. Zein ote Udalaren eredua?
  • 3 Azpeitiko kultur eta kontsumo-joera alda dezakeela Soreasuk, horixe esan da. Baina hemen kultur eta kontsumo-joera irauli dezakeena Inox da, Landetako diskoteka. Ekimen pribatua, baina eragin publiko nabarmena duena. Eta horren inguruan, ez eztabaidarik, ez gogoetarik. Eta ez dago ba arrazoi faltarik... Halako diskotekek bultzatzen duten gizarte-eredua, aisialdi-eredua, kultur-eredua; gazteria eta drogak... Eta abar. Kontraesanak kontraesan, zeinek abiatuko du eztabaida?

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak