Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Maiatza »  Aurten, bigarrengo euskal astea antolatu dinagu

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hantxe bertan

Aurten, bigarrengo euskal astea antolatu dinagu

Amaia Mendizabal

Naroa
Naroa.  Naroa Azurmendi, ezkerretik hasi eta bigarrena da; euskal etxean ageri da. 

Naroa Azurmendi azpeitiarrak zortzi hilabete daramatza Montrealen, Kanadako eremu frankofonoaren bi-hotzean. Bertara Itzulpengintza eta Interpretaritza ikasketekin jarraitzera joan bada ere, unibertsitatetik kanpo aurkitu ditu bizipenik interesgarrienak.

Nolakoa da zure egun bat?

Astean klase gutxi izaten ditinat, eta, hortaz, denbora asko dinat. Dena dela, hemen izugarrizko hotza egiten din eta ez dun erraza kalera irtetea. Guk aisialdi denbora gehien euskara irakasten ematen dinagu. Ikasleen erdiak euskaldunak edo euskal jatorria dutenak ditun, gainontzekoak euskara ikasteko izugarrizko lana egiten ari diren quebectarrak.

Euskararen inguruan ekimen batzuk ere egin dituzue, ezta?

Aurten, bigarren aldiz, euskal astea antolatu dinagu Aste Santuan Montrealean. Hainbat ekitaldiz gain, asteburuan jaialdi handi bat ospatu geninenan, txalapartaz, euskal dantzez... lagunduta. Igandean Aberri Eguna ospatu geninenan, herri bazkari eta guzti.

Ikasturtea apirilean amaitu ondoren, zer asmo ditun orain?

Lana edo praktikak egingo ditinat hemen bertan, hori seguru. Behin Montrealen negua pasatuz gero, uda ikusi gabe ezingo gaitun joan! Ekainaren bukaera arte geldituko naun. Euskal Herriko uda ere ez dun makala, eta biak aprobetxatzen saiatuko naun.

Hor bizi izandako guztitik, zer azpimarratuko hunake?

Hona hizkuntza ikastera etorri banintzen ere, gehien ikasitakoa hizkuntzaz apartekoa dun. Hemen ez haiz atzerritar sentitzen; ez haute hala hartzen. Eta leku batean urtebetez egon behar izanez gero, hori ezinbestekoa dun. Guk eguneroko bizimodua quebectar bezala egiten dinagu.

Hango jendea.

“Hemengo jendea asko interesatzen dun Euskal Herriaz. Harrigarria dun qebectarrek euskara, euskakaldun eta oro har gure herriarekiko daukaten interesa ikustea. Gainera, kanpotarrak bertako egiten saiatzen ditun, inor ez den atzerritarra hemen.”

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak