|
|
|
Azpeitia zerutik
Angel Mari Etxeberria eta Uztarria
|
|
Izarraitz magala.
Izarraitzaldearen ikuspegi ezin hobea goitik ateratako hori. Bistan den bezala, Azpeitia eta Azkoitia elkarrengandik gero eta gertuago daude. Izarraitz mendikatea da nagusi, ordea.
|
|
|
|
Loiun prestatzen.
Hegazkin txikia, aireratu baino lehen, dena prest jarri behar da, eta pilotua guztia gainbegiratuz. Eta nola ez, gasolina bota behar. Loiuko aireportua zuten irteera.
|
|
|
|
Lapatx.
Landetatik Errezil bidean dagoen Lapatx zabortegiari ateratako argazkia. Landetako industrialdearen zati bat ere ederki ikus daiteke bertan.
|
|
|
|
Ernio eta inguruak.
Azpeititik gertu, Izarraitz aurrez aurre duela, horrela ikus daitezke Ernio tontorra eta bere inguruak, azpian Errezil duela. Eguraldia bikaina zen eta bailara hori are ederragoa horrela.
|
|
|
|
Mendi gidarako, erne.
Baina bidaian dena ez zen irria eta jolasa. Azpeitiko mendi gidarako argazkiak ateratzea zen helburua. Argazkian, Angel Mari Etxeberria, kamerarekin, adi.
|
|
|
|
Kosta.
Loiutik Azpeitira kostatik inguratu ziren hegazkinean. Bizkaiko eta Gipuzkoako itsas labar eta hondartza ederrak ikusteko aukera izan zuten. Argazkian, Gipuzkoako itsasaldea.
|
|
|
|
Urtegia.
Goitik begira, erraz joaten dira begiak Nuarbeko urtegira. Urrutitik ikus daiteke. Mendi artean handia eta urez bete-bete eginda ikusten da.
|
|
|