Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Maiatza »  Azpeitia zerutik

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Azpeitia zerutik

Angel Mari Etxeberria eta Uztarria

Izarraitz magala
Izarraitz magala.  Izarraitzaldearen ikuspegi ezin hobea goitik ateratako hori. Bistan den bezala, Azpeitia eta Azkoitia elkarrengandik gero eta gertuago daude. Izarraitz mendikatea da nagusi, ordea. 
Loiun prestatzen
Loiun prestatzen.  Hegazkin txikia, aireratu baino lehen, dena prest jarri behar da, eta pilotua guztia gainbegiratuz. Eta nola ez, gasolina bota behar. Loiuko aireportua zuten irteera. 
Lapatx
Lapatx.  Landetatik Errezil bidean dagoen Lapatx zabortegiari ateratako argazkia. Landetako industrialdearen zati bat ere ederki ikus daiteke bertan. 
Ernio eta inguruak
Ernio eta inguruak.  Azpeititik gertu, Izarraitz aurrez aurre duela, horrela ikus daitezke Ernio tontorra eta bere inguruak, azpian Errezil duela. Eguraldia bikaina zen eta bailara hori are ederragoa horrela. 
Mendi gidarako, erne
Mendi gidarako, erne.  Baina bidaian dena ez zen irria eta jolasa. Azpeitiko mendi gidarako argazkiak ateratzea zen helburua. Argazkian, Angel Mari Etxeberria, kamerarekin, adi. 
Kosta
Kosta.  Loiutik Azpeitira kostatik inguratu ziren hegazkinean. Bizkaiko eta Gipuzkoako itsas labar eta hondartza ederrak ikusteko aukera izan zuten. Argazkian, Gipuzkoako itsasaldea. 
Urtegia
Urtegia.  Goitik begira, erraz joaten dira begiak Nuarbeko urtegira. Urrutitik ikus daiteke. Mendi artean handia eta urez bete-bete eginda ikusten da. 

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak