Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko azaruek 22,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Maiatza »  Iritzia »  Euskal presoak, herrira!

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zer dio?

Euskal presoak, herrira!

Amnistiaren aldeko Azpeitiko mugimendua

Aurten ere heldu zaigu maiatza. Azken hiru urteetan bezala aurten ere laugarren aldiz Elkartasunez presoak herrira! eguna izango da maiatzaren 29an. Oraingoan ere festa eta aldarrikapena uztartuko ditugu Elkartasun Egunean. Elkartasuna era ezberdinetan adierazi eta eman dezakegu; ekonomikoki, pesoak bisitatzera joanez... Azkenaldi honetan euskal preso politikoen aurka Espainiako eta Frantziako estatuek darabilten zanpaketa gogortu egin da; espetxeetan jasaten ari diren erasoaldi gogorrak (funtzionarioen eta hauek bultzatutako preso sozialen aldetik), isolamendua, bisiten murrizketa, sakabanaketa, gaixotasun larriekin egiten diren gorroto politika gogorra... Hori salatu beharrean gaude.

Bestalde, Frantzia eta Espainiak eskubideak ukatzen dizkiote Euskal Herriari, eta ukazio horrek sortzen du gatazka. Gatazkaren ondorio diren euskal preso politikoek, beraz, jatorri eta izaera politikoa dute. Haien bi ezaugarri: bata, Euskal Herriaren alde borroka molde askoz aritu izana, eta bestea, kartzelan kolektiboa osatuz esparru eta molde propio batez aritzeko erabakia. Badagokie ondorioz, euskal prozesu politikoan parte hartzeko eskubidea.

Gatazkak badu konponbidea. Justizia, demokrazia eta gure herriaren eskubideen errespetuan oinarrituta. Taxu horretako konponbideak, ordea, presoen eta gainerako errepresialiatuen egoerak bideratu beharko ditu, amnistia osoa bideratuz.

Bitartean, prozesu politikoan parte hartzeko duten eskubidea bermatzea ezinbestekoa da euskal presoak herriratuak izatea. Beraz, presoen eskubideen defentsan kalera irtetea ezinbestekoa da eta maiatzaren 29an guztiok dugu hitzordua, goizetik gauera gure elkartasuna adierazteko.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak