Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Maiatza »  Iritzia »  Apustu maiteak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Libre

Apustu maiteak

Manex Beristain

Beste larunbat bat, beste mozkor bat aurreikusita. Berriro tabernatik tabernara, gustuko dudan neska ikusteko esperantzaz. Halako batean ikustea suertatzen bazait, zer esan ez dakidala, totelka agurtzen dut. Ridikulua berriz ere. Beste taberna batean, berriro topo egiten dugu, musika xuabea altabozetan eta izerdi hotza eskuetan. Jada mozkorraren arraia gertu ikusten dut eta animatuago sentitzen naiz. Ez daukat ezer galtzeko. Ezezko baten aurrean aurrera jarraituko dut, ezingo diot gehiago begiratu, ezingo dut berarekin hitz egin, baina tira. Eta baiezkoa esaten badit? Bai, sentitzen dudana esan behar diot eta kito. Pilota bere tit... teilatuan utziko dut. Banoa....

— Kaixo politte, nahi al den nirekin ‘agarraue’ dantzatzie?

— Baino ze esatek! Utzikoaldik pakien!

Ai, ai, ai! Ez gaudela Txilen!, Azpeitian baizik! Ez dakit horrelako erantzunik esperoko zenuten, baina horrelako galderarik, hain zuzena eta ausarta. Azpeitian negua ala uda izan beti berdin. Sentimenduak eskuburdinez preso egongo balira bezala diraute, hitz bihurtu ezinik. Eta begirada bihurtzen da bihotzeko min maite hori asetzeko tresna bakarra. Begira-begira jarri eta hasperen eginez... aaahhhh... Baina hortik ez gara pasatzen. Gustura jakingo nuke astean Azpeitian zenbat bikote osatzen diren. Horrek dakarren guztiarekin, planifikazio oso bat, atakea eta lasaitasunez itxarotea. Klabea? Sentimenduen kanporatzea. Agian ez daramagu odolean ligatze asuntoa eta kito. Ez dirudi ausardi falta, lotsa edota beldurra direnik ezintasunaren arrazoiak.

— Bai zea! Hoi dek gezurre, eztiat sinisten!

— 100 kiloko bolie! Iyoko eztiñat ba, apustue, afai bat!

— Bale! Naekenien!

Apustua izan liteke azpeitiarron ligatzeko tresna zahar bezain erabilgarrienetako bat izatea. Zita bat apustu baten bidez lortzea ez dago batere gaizki, nahiz eta gero ehuneko handi bat ez den suertatzen guk nahi genuena, saiakerak ekartzen dituen emaitzak hor egon litezke. Zenbat? Ez dakit, baina ez asko.

Azpeitian larunbat gauetan egiten dira apustu gehienak, euforia, okurrentziak eta abarren laguntzaz. Apustuetan hiru zati bereizten dira: apustua bota, jaso eta jokatu. Apustuak bota, asko botatzen dira, jaso batzuk eta jokatu gutxiago, baina ziur, hala ere, apustu asko jokatzen direla.

kalkuluak. Demagun larunbat gauetan parranda giroan 15 tabernatan ibil gaitezkeela eta taberna bakoitzean gauean apustu bat gauzatzen dela. Guztira gau osoan 15 apustu burutuko dira. Lehen esan bezala jasotako apustu guztiak ez dira jokatzen. Kalkula dezagun jasotakoen %10 jokatzen dela. Horrek esan nahi du 150 apustu jasotzen direla larunbat gau batean Azpeitiko tabernetan. Botatako apustuak, aldiz, askoz gehiago dira. Botatakoen %10 jasotzen bada, 1.500 apustu botatzen dira gau batean. Kontua da apustuak bota aurretik pentsatu egin behar direla eta pentsatzen diren guztiak ez direla botatzen. Beraz, pentsatutakoen %10 botatzen bada, 15.000 apustu pentsatzen dira Azpeitian larunbat gau batean. Litekeena da artikulu hau irakurtzen ari den norbaitek apustuak pentsatzeko ere joerarik ez izatea. Beraz, apustuak pentsatzen dituztenen kopurua murriztu egiten da eta gutxi batzuek larunbat gauero 15.000 apustu pentsatu behar izateak zer pentsatua ematen du. Apustu egingo nuke 15.000 apustu horietatik ez direla bikote asko sortuko Azpeitiko larunbat gauetan.

  1. apustu jokatzen dira astean leku eta ordu desberdinetan, irabazle eta ez irabazleekin. Baina horietatik, zenbat ordaintzen dira? Lehengo kalkuluekin jarraituz, jokatzen direnen %10 ordaintzen bada, Azpeitian larunbat gauetan pentsatzen diren 15.000 apustuetatik 1.5 soilik ordaintzen da. 1.5 apustu horietatik %70 afarietan amaituko da; hau da, afari bat egingo da pentsatutako 15.000 apustuetatik. Hau, ordea, ez da hemen amaitzen, afarian berriro apustu bat edo beste pentsatuko da. Pentsatutako horietatik postre orduan pare bat mahairatuko dira, eta bat onartzen bada hurrengo egunetan %70eko aukerak daude beste apustu bat sortzeko.

Azken batean, euskaldunon ezaugarrietako bat eztabaidak apustu batez amaitzea da.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak