Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Apirila »  "Nik ematen omen ditinat egunero kontu politak"

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hi heu!

"Nik ematen omen ditinat egunero kontu politak"

Ihintza Agirretxe

Mila Bergara
Mila Bergara.    (Ihintza Agirretxe)
Mila Uztarrian
Mila Uztarrian.    (Ihintza Agirretxe)
Mila  txikitan
Mila txikitan.    (Ihintza Agirretxe)
Mila banatzen
Mila banatzen.    (Ihintza Agirretxe)

Otsailaren 20tik ari da Mila Bergara Urola-Kostako Hitza egunkaria herrian banatzen, etxez etxe. Badut zer kontatua.

Zer dela-eta animatu hintzenan lan horretan hastera?

Lanik gabe nengonan eta Hitza-n banatzaileak behar zirela jakin nuenean, besterik gabe aurkeztu nindunan.

Eta, ondo?

Gustura, bai. Tira-bira batzuk izan ditinat pegatinak direla eta ez direla, baina ondo, bestela.

Ale asko ditun, lan handia.

Hasieran erosketako karroarekin ibiltzen nindunan alde batetik bestera, baina orain motxilarekin. Izan ere, Sanjuandegin toki batzutan eskailerak zeuden eta hasieran karroa non lagatzen nuen ahaztu egiten zitzaidanan.

Azkar hartu al dion trukua?

Oraindik baserri batzuk-eta non dauden ez dinat ikasi, baina pixkanaka-pixkanaka ari naun. Adibidez, orain gutxi Sokin baserria Loiolan dagoela jakin dinat.

Nolakoa da hire egun normal bat lanean?

Bederatzietan hasten naun lanean, eta lehenen, Loiolara joaten naun. Ondoren, Sanjuandegira. Bukatzeko, Urrestilara. Ordubatak aldera bukatzen dinat. Arratsaldeak libre.

Jendeak egiten al din komentariorik ‘Hitza’-ri buruz?

Oraindik batzuk ez ditun enteratu telefonoz hotsegin behar dela egunkaria jasotzeko, eta kexatu egiten ditun, gainera. Eta bazagon nire zain egoten den gizon bat; nik kontu politak ematen dizkiotela zion eta atean egoten dun.

Arazorik bai orain arte?

Buzoi batzuetan nik ‘h’-ak jarri eta etxepekoren batek edo umeren batek kendu egin ditin. Eta batzuek atzetik zelo edo boligrafoz jarri dinate, nik ikusteko.3

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak