Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Apirila »  Lasterkatik aparte

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Klik

Lasterkatik aparte

Iņaki Urnaga

Bazkaria, 11:00-etan
Bazkaria, 11:00-etan.  16:30ean zen maratoi erdia eta Xabier Iturraldek goizeko zortzietan gosaldu zuen (arroz-esnea, barra txikiak eta zumoa) eta 11:00etan bazkaldu (pasta, zumoarekin). Indarrak hartzeko.   (Iņaki Uranga)
Etxean, lasai
Etxean, lasai.  Trote handirik gabeko goiza izan zuen, arratsaldean bazuen-eta lanik, ordubete pasatxokoa. Egunkaria pixka bat leitu, eta bazkalondoren lo-kuluxka bat bota zuen.  (Iņaki Uranga)
Seme-alabekin
Seme-alabekin.  Goiz partean kalera buelta bat ere eman zuen Xabier Iturraldek, Ainara eta Xabier seme-alabekin (bikiak dira). Sanjuandegin bizi dira. Argazkian, Agirre plazan.  (Iņaki Uranga)
Berotzen
Berotzen.  Igerilekuan elkartu zen lagunekin, eta han aldatu ondoren, Azkoitira joan ziren. Bertan egin zituen beroketa ariketak. Irten baino ordu laurden lehenago masajea hartu zuen.  (Iņaki Uranga)
Espero zuen denbora
Espero zuen denbora.  Min hartuta ibili da azkenaldian, eta ordu eta laurden inguru egiteko helburua zeukan, maratoi erdiko beste aldietan baino "suabeago" irteteko asmoa. 1:16:15 egin zuen.  (Iņaki Uranga)
Bukatuta
Bukatuta.  Freskatzeko eta atseden hartzeko unea zuen, maratoi erdia bukatuta. Atletismo munduko lagunak agurtzeko ere aprobetxatu zuen. Iturralderen taldea Avia da, Gasteizkoa.  (Iņaki Uranga)
Dutxara
Dutxara.  Atzera Azpeitiko igerilekura, baina orain dutxa hartzera. Bukatu zituen lanak loiolatarrak. Hurrengo proba arte. Gauean, afaltzera irten zuen. Igandean, ordea, 40 minutuko entrenamendua egin zuen.  (Iņaki Uranga)

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak