|
|
Bazkaria, 11:00-etan.
16:30ean zen maratoi erdia eta Xabier Iturraldek goizeko zortzietan gosaldu zuen (arroz-esnea, barra txikiak eta zumoa) eta 11:00etan bazkaldu (pasta, zumoarekin). Indarrak hartzeko.
(Iņaki Uranga)
|
|
|
|
Etxean, lasai.
Trote handirik gabeko goiza izan zuen, arratsaldean bazuen-eta lanik, ordubete pasatxokoa. Egunkaria pixka bat leitu, eta bazkalondoren lo-kuluxka bat bota zuen.
(Iņaki Uranga)
|
|
|
|
Seme-alabekin.
Goiz partean kalera buelta bat ere eman zuen Xabier Iturraldek, Ainara eta Xabier seme-alabekin (bikiak dira). Sanjuandegin bizi dira. Argazkian, Agirre plazan.
(Iņaki Uranga)
|
|
|
|
Berotzen.
Igerilekuan elkartu zen lagunekin, eta han aldatu ondoren, Azkoitira joan ziren. Bertan egin zituen beroketa ariketak. Irten baino ordu laurden lehenago masajea hartu zuen.
(Iņaki Uranga)
|
|
|
|
Espero zuen denbora.
Min hartuta ibili da azkenaldian, eta ordu eta laurden inguru egiteko helburua zeukan, maratoi erdiko beste aldietan baino "suabeago" irteteko asmoa. 1:16:15 egin zuen.
(Iņaki Uranga)
|
|
|
|
Bukatuta.
Freskatzeko eta atseden hartzeko unea zuen, maratoi erdia bukatuta. Atletismo munduko lagunak agurtzeko ere aprobetxatu zuen. Iturralderen taldea Avia da, Gasteizkoa.
(Iņaki Uranga)
|
|
|
|
Dutxara.
Atzera Azpeitiko igerilekura, baina orain dutxa hartzera. Bukatu zituen lanak loiolatarrak. Hurrengo proba arte. Gauean, afaltzera irten zuen. Igandean, ordea, 40 minutuko entrenamendua egin zuen.
(Iņaki Uranga)
|
|