|
|
|
M-11
Madril ia egunero Iraken
Joseba Iriondo, ETBko kazetari azpeitiarrak Berria-ri eskainitako elkarrizketa batean esan du Madril asko ikusi zituela Iraken, orain dela hilabete batzuk berriemaile bezala lanean aritu zenean: Madrilekoa ikusita, behin baino gehiagotan etortzen zitzaizkidan Bagdadeko irudi haiek: nahasmena kalean eta ospitaleetan, urduritasuna, jendea negarrez, hildakoak eta zaindu ezin ziren zaurituak maiz ikusten genituen Iraken ere. Gordinagoa da, beharbada, Madrilgoa, atentatu bat zelako eta ez zelako espero. Bagdaden bagenekien lehenago edo geroago gertatuko zela. Ezusteak ņabardura ezartzen dio Madrilgoari, baina hori da bakarra. Bagdaden, egunero ez, baina ia egunero gertatzen ziren halakoak. Gainera, Irak aipatzen dugunean beti Bagdad datorkigu gogora, baina Basora ere hor dago, Kerbala hor dago, Najaf hor dago, eta beste hainbat, eta hango sarraskiak ez zituen inork ikusi. Horregatik, esango nuke M-11 asko egon direla, Iraken ez ezik, Afrikako zenbait lekutan ere egunero ia. Negargarria da, baina gizarteak hala daude egituratuta.
|