|
|
|
Zer dio?
Kalean aske bizitzeko eskubidea
Azpeitiko Emakume Taldea
Azpeitian emakumeok azken hilabeteetan jasaten ari garen erasoen ondorioz gure segurtasunaz arduratuta gaude.
Zenbaitek etxerainoko jarraipenak, mehatxuak, akosoak... jasan dituzte, eta hori jasan behar izan duten zenbait adin txikikoak izan dira, gainera.
Denbora pasatu ahala, gero eta emakume gehiago dira erasotuak Azpeitiko kale eta tabernetan.
Gure eskubideak bermatu asmoz, erasoen aurrean Udalari beharrezkoak diren neurriak hartzeko eskatzen diogu. Bitartean herritarrok indarrak batu behar ditugu kaleetako giro lasaia berreskuratzeko. Ez gaude prest inon beldurrez ibiltzeko!
Erasoa saihesteko hartu beharreko neurriak:
- Bakarrik bazoaz, toki ilunak saihestu.
- Dedo-n matrikula eta kotxea gogoan hartu.
- Mugikorra baduzu eta jarraitua zarela sentitzen baduzu, bertatik hitz egiten ari bazina bezala egin edo norbaiti deitu.
- Arriskuan bazaude, parean duzun edozeinengana gerturatu lotsarik gabe. Eskatu laguntza.
- Taberna edo gune publiko batean egoera ezeroso edo erasokorra baduzu, esan zerbitzariari eta.
Erasoatua bazara:
- Ez garbitu, frogak gal daitezke.
- Deitu Ertzaintzari (943 85 10 00, Azkoitia).
- Joan ospitale batera; leku horietan laguntza
mediko eta psikologikoa eman beharko lizueke.
- Jarri salaketa. Oso garrantzitsua da, jasandakoa ikusezintasunean geldi ez dadin.
- Jo herriko emakume taldeetara.
- Inoiz ez bota errua zeure buruari!
- Erasoak baldin badaude, hauek ez daitezela erantzunik gabe gelditu.
|