Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 12,  JAIYE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Apirila »  Iritzia »  Utzi bakean gaztea

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hiruko txikian

Utzi bakean gaztea

Iban Arregi

1- Karnabal haietan Jose Mari Bastidaren eta herriko hainbat gazteren artean gertatutako borroka zeinek hasi zuen alde batera utzita, gaia bera urrunegi joan zaie batzuei. Komunikabideek Bastida-eta erabili egin zituzten beharbada, edo igual alderantziz izan zen, baina kontua da orduan proetarra, enkaputxatu, kale borroka eta halakoak erabili zituztela betiko egunkariek, Egaņaneko lekukoen lekuz kanpoko adierazpenak jasoz. Eta horrek, gaur egun, badakigu zer esan nahi duen: kartzela.

2- Ibarretxe Planak hitzetik hortzera darabilzki elkarbizitza, elkarrizketa, demokrazia, gizartearen borondatea eta halako kontzeptuak. Hain justu, arazo bat konpontzen ez denean, usteltzen uzten denean, tentsioa eta biolentzia ager daitezke gutxien espero denean. Eta gaztetxearen arazoak konpontzeke segitzen du Azpeitian. Gai horretan (ere) izango al da elkarbizitza eskuratzeko elkarrizketarik, demokrazia eta gizarte(gaztea)ren borondatea kontuan hartuko duenik?

3- Gazteei konfiantza tarte bat utzi beharko lieke Udalak, eta lokala laga. Eta utzi. Utzi biltzen eta antolatzen. Utzi eztabaidatzen, sortzen, burua nekatzen, aspertzen, dibertitzen. Utzi gogoeta egiten. Gazteak ez du behar etxetik atera orduko gainean izango duen gizarte-laguntzailerik. Gazteak espazioa behar du; eta konfiantza, sikiera konfiantza tarte bat. Hori agintzen dutenentzat arriskutsua izan daitekeela? Beharbada bai. Baina arriskuak ere hartu behar ditu agintzen duenak.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak