Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 16,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Martxoa »  Josu Agirre: beti gustau izen zait ordenadorien mundue

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Zu zeu!

Josu Agirre: beti gustau izen zait ordenadorien mundue

Ainitze Oruesagasti

Urte askuen lanien eman dituen arren, orain jubilatute dago Josu Agirre. Eta gustoko dituen gauzek egiten pasatzen du denborie.

 
 
 

Ordenadorie ondo menderatzen omen dezu?

Alaba irakaslie da eta etxien ordenadore bat daukegu. Nik ordenadorien ibili ahal izateko kurtso batzuk egin izen ditut. Lehen, almazenien lanien ibiltzen nintzenean, sarrerak eta irteerak emateko bakarrik erabiltzen nuen ordenadorie, baino orain gauze asko egiten ikasi det.

Nolatan animatu zinen ikastaro hoiyek egitera?

Beti gustatu izen zait mundu hori eta aukera sortu zanien, izena eman nuen kurtso ezberdinetan. Nere gustoz ari naiz. Ibiliyez asko ikisten det.

Jende asko ibiltzen al da kurtso hoiyetan?

Nire edadeko gutxi. Ha-siera batien jendie apuntatzen da, baina gero zailtasunegatik-edo laga egiten debe. Beste batzuek ordenadoriek gaztientzat bakarrik direla uste debe, eta hori ez da hola. Nik jendie animatuko nuke ikistera.

Baino ordenadoriez gain badezu beste denbora-pasarik...

Bai. Nere familiko arbol genealogikoa ere eginda dauket. Donostiako seminariyoa joaten nintzen datuek biltzera. Lagun batek lagundu zidan. Urte eta erdi eman zidan bilaketa guztiyek egitiek, baino datu asko bildu nituen. Nere birraitonaren aitten datuek ere lortu nituen. Gustora egindeko lana da.

Eta orain zerbait egiten ari al zera?

Bai. Imanol Eliasek idatzitako eta zuek, Uztarriak, argitaratutako Azpeitiko Efe-meridak liburue leitu berri det. Gustokue, gertukue, atentziyue ematen diben datuekin zerrenda bat egin det. Horrela, datu hoiyen inguruko bilaketak egiteko gero.

Zer iruditu zaizu liburue?

Liburue oso ona dago. Dena irakurri det, gero nere zerrenda hori egin ahal izateko.

Zein da gehiyen harritu zaituen datue?

Datu asko dago. Batik bat neri interesatzen zaizkiten datuek dirr; San Inazioren martxien inguruko enfrentamenduek, ikurrine galerazi zutenekue, ni bizi naizen kalearen izen aldaketa...

Datu hoiyekin gero ze...

Printzipiyoz, datu hoiyek nere intereseko gaien ingurukuek dire, baino etxekuentzat hor geldituko diren bilaketak dire.

Herriko historiye ondo ezagutzen dezula esan daiteke, hortaz...

Nik, bizitakue, etxien gurasuei entzundakue, hori da nere jakintze guztiye.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak