Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 9,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Martxoa »  Hogei urte ahanzturaren aurka borrokan »  “Informazio interesgarria eduki nezakeela izan zen Pasaian ez fusilatzearen arrazoietako bat

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Pasaiako Sarraskia : Joseba Merino - Komando Autonomo Antikapitalistetako kidea

“Informazio interesgarria eduki nezakeela izan zen Pasaian ez fusilatzearen arrazoietako bat

 

Iparraldetik Hegoaldera etorritakoen artean bizirik gelditu zen bakarra da Joseba Merino. Hona hemen bere bizipenak, liburuan daudenak (argazkian, erdikoa da).

Joseba, nola egin zenuten Pasaiako hi-tzordua?

Nik muga, beste egun batean eta beste leku batetik pasatzeko asmoa nuen, baina Kurrok esan zidan, egun batzuk lehenago, ea beraiekin pasatuko nintzen eta horrela, nik data aldatu eta beraiekin pasatzea pentsatu nuen. Pare bat egun lehenago Rosarekin telefonoz hitz egin genuen, eta muga pasatzeko lehen ahaleginean zerbait gertatu zen gendarmeekin, eta ezin izan genuen egun horretan igaro, eta azkenean hitzordua 1984ko martxoaren 22ra pasatzea erabaki genuen.

Egun horretako zer gogoratzen duzu?

Pasaiako badiara iritsi ginen eta Rosa, geratu ginen lekuan zegoela ikusi genuen, aurreko aldietan geratu ginen leku berberan alegia; iritsi ginen eta zodiacaren branka harkaitzen kontra jarri nuen eta Rosari soka bat bota genion. Lehenengo, atzealdetik, Pelitxo lurreratu zen eta Kurro aurretik, gero, ni lurreratzekoa nintzen eta Ku-rrori esan nionean txakurra hartzeko, beltza, hau ere gurekin baitzetorren, “Geldi, Polizia” entzun genuen eta tiroka hasi ziren. Poliziaren gelditzeko deiadarra eta tiroka hastea dena bat izan zen.

Zer gertatu zen atxiloketa ondoren, tra-tu txarrak edo torturak egon ziren?

Tratu txarrak eta torturak autoan bertan hasi ziren. Txakurrek interes handia zeukaten Eibarren egon zitezkeen pisuei buruz. Nik, momentu horretan ez nekien baina egun horretan bertan Eibarren istiluak izan ziren nire bi kide eta txakurradaren artean eta ihes egitea lortu zuten. Txakurrek bazekiten, ni, hilabete bat lehenagora arte legala nintzela eta pisuei buruzko informazioa eduki nezakeela. Egia esan, hau izan zen ni ez fusilatzearen arrazoietako bat, beste batzuen artean; hau da, informazio interesgarria eduki nezakeela ihes egitea lortu zuten kide horiei buruz eta gainera, jakintzat ematen zuten Eibarren ezkutatu zirela edo nik jakin nezakeen beste etxeren batean (...). Ni ez fusilatzearen beste arrazoi bat ere bazegoen. Hilabete bat lehenago, otsailaren 23an guk Enrike Casasen kontrako ekintza burutu genuen. Hau gerra zikinaren bultzatzaile nagusienetako bat zen, gero, denborak arrazoia eman digun bezala (...).

Zenbat urte egin dituzu kartzelan?

Guztira 17 urte, 6 hilabete, 5 egun eta 14 ordu.

Irteera eta gero, Pasaiako kasuaren irekiera nola bizi duzu?

Irteera espero bezalakoa izan da, ez dut egoera politikotik ezer espero. Egoera den bezalakoa da eta benetan txarra dela esango nuke. Kasuari buruz, saiatu behar dugu, nahiz eta bakarrik inkordiatzeko izan, eta harritu nau kasua irekitzeak, ze nik pentsatzen nuen edozein aitzakia erabiliko zutela hori gerta ez zedin. Baina ez dut espero kalamitate hauetako baten batek espetxean bukatzea.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak