Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Martxoa »  Iritzia »  Gazteak arriskuan daude

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Gazteak arriskuan daude

Leire Ostolaza

Hamahiru azpeitiar kartzeleratuak izateko arriskuan daude, eta haien aldeko manifestazioa izan zen joan den otsailaren 21ean. Hamairurak auzi beragatik auziperatu ez dituzten arren, haietako bederatzik orain pare bat urte herrian sona izan zuen mamuen gertakari harengatik dute hiru urte espetxean pasatzeko arriskua. Lanak ematen ditu horrela izango dela sinesteak; izan ere, inauterietan mamuz jantzi eta alkatea zena izutu izanari, epaileei denbora galduarazteko txorakeria deituko lioke edozein herritar xumek; nahiz eta kontrakoa pentsatzen duenik ere izan.

Neurriz kanpoko zigorra irudituko litzaidake, eta gertatuko balitz Azpeitia litzateke hogei-hogeitamar urte bitarteko presoen kartel handiena duen herria, inguruko herrietako zenbaki zehatzik ez badut ere.

Hori ikusirik, galdera bat darabilkit, eta hemen bota nahiko nuke: zein da horrekin zabaldu nahi den mezua? Batek sinesten duenaren alde edo gaizki iruditzen zaionaren aurka zerbait egiteko prestutasuna badu kartzelan amaituko duela? Berriro ere mundu honek lasai eseri eta ezer ez egiteko gonbitea luzatzen digu, horrela lasai ibiliko baitira gure bizitza erabakitzen duten horiek.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak