Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Martxoa »  Iritzia »  Iban Arregi

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Hiruko txikiyen

Iban Arregi

  1. HITZA.

    Euskarazko prentsaren sektorea aurreraka doa; proiektu komunikatibo sendoak ari da sortzen, Herri-ikuspegia duten komunikazio enpresak. Hitza-k azpeitiarron prentsa irakurtzeko ohitura aldatuko duen, horixe galdetu du uztarria.com-ek. Batzuek baietz diote, eta beste batzuek ezetz; denetik, azokan bezala. Kontua da orain Herri bezala errekonozitzen ez gaituen erdarazko egunkaria erosteko arrazoi (edo aitzakia) bat gutxiago daukagula, eta ez da gutxi. Eta Reala bigarren mailara jaisten bada...

  2. DIRU LAGUNTZAK.

    "Neurri honetako proiektuek merezi eta behar duten babesa eta laguntza eskatzen diet herri-agintariei”, esan zuen Laxaro Azkune Uztarriako lehendakariak Zarautzen, Hitza-ren aurkezpenean. Badaezpada jarri dut hemen, elurragatik-edo azpeitiar asko falta zelako otsailaren 19ko iluntze hartan...

  3. DIRU LAGUNTZAK (eta bi).

    Eta diru laguntzez ari garela, otsailean bukatu da Azpeitiko kultur taldeentzat laguntza eskatzeko epea. Batzuek oraindik 2003koa jasotzeke dute, eta 2004koa eskatzen... Azken batean, taldeak atzera begira gehienbat, eta ez aurrera begira; aurrera begirako bidea nola egin pentsatzen ere bai, baina batik bat egindako bidean utzitako zuloak nola estali pentsatzen. Horixe delako azken batean hemen funtzionatzen duen diru laguntza politika. Helburu jakin batekin diseinatutako diru laguntza politika. Eta ez naiz ari ematen den kantitateaz, emateko moduaz baizik.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak