Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko urriyek 11,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Martxoa »  Iritzia »  Emakumeen ekarpenak jendeari

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Emakumeen ekarpenak jendeari

Izarraizpeko sorginak

Berriz ere iritsi da martxoaren 8a. Mundu guztia emakumeon eskubideen aldarrikapenaz gogoratzen den egun bakarra. Izan ere, egoera aldatu den ideia saldu digute, eta ondo saldu ere. Aitzitik, errealitatearen lerroarteko irakurketa egitera ausartzen bagara, hutsune nabarmenak aurkituko ditugu. Horren isla da emakumeok politika arloan, gizartean, kultura arloan... dugun presentzia murritza.

Egun, emakumeok komunikabidetako zuzendaritza-postu eta errealitate informatiboan —hau da, edukietan— ia ikusezinak gara. Eta, arlo horretan, aipatzekoa da urte guztian ahaztuak izan diren salaketa, dinamika eta hausnarketak martxoaren 8ko egun bakar horren inguruan mugatzen direla. Emakumeon inguruko eskubideen trataerak transbertsala eta egunerokoa behar du izan!

Hezkuntza sistemari helduz, mistoa izateak ez du bermatzen hezkideatzailea izatea. Historia, arte eta zientzia liburuetan emakumeon ekar-pen askotarikoa ezabatua izan da, ezezaguna bihurtuz.

Oraindik kiroletik bizitzea, emakume batentzat, oztopoz beteriko lasterketa da. Apenas hiru edo lau diren ezagutzen ditugun emakume kirolariak, beste kopuru handi baten ekarpenak anonimotasunean galtzen diren bitartean.

Arlo horiez gain, beste arloetan ere ematen dira egoera baztertzaile edota diskriminatzaileak. Azken batean, jendarte patriarkalaren adierazpen isolatuak dira. Parekidetasuna lortzearen bidean, ziur gaude jendartea oinarritzen den baloreak errotik eraldatuz bakarrik lortuko dela.

Zenbat emakume ezagutzen dituzu arte munduan buru-belarri dabiltzanak?

Zientzia eta teknologian aurkikuntzak egin dituzten zenbat emakume egin dira ezagun? Eta gizonezkoak?

Ezaguten al duzu langabezia..., barkatu, “lanpostu gabezia” zuzenean sufritzen duen emakumerik? Eta horien aldarrikapenik ezagutzen duzu?

AITORTZA. Lehendabiziko pausoa: historian arlo desberdinetan emakumeak egin dituen eta egiten ari den ekarpenak era publiko eta ofizial batean aitortzea da. Bakoitza bere espaziotik plazara. Ez martxoaren 8an bakarrik. Egun guztietan!

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak