Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 9,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Martxoa »  Iritzia »  Tregua?

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Tregua?

Aitor Aranguren

Denok lasai, ez urduritu, berriz ere gure salbatzaileak agertu zaizkigu eta. Den-bora luzean ez ditugu sentitu ere egin, ez gi-nen haien odolez beteriko ekintza ausartez gogoratzen (gogoratu bai, baina ahanztea nahiago), eta bat batean, bideotxo batekin, alehop! Prentsa-telebista eta batez ere hauteskundeetako protagonista bihurtu dira. Zer gutxi behar den bazter guztiak aztoratzeko. Garai berriei estrategia berriak; dagoeneko ez daukate inor atzetik tiroz hil beharrik *La Razón eta Abc*-ren portadetan azaltzeko. Tristeena da Burgostik behera abertzale guztiok zaku berean sartzen gaituztela.

Hemen inork ez du haiei buruz ezer jakin nahi, eta Katalunian eta Espainian zerbait izan nahi. Posible al da ERCri eta katalanei halako errespetu falta azaltzea! Nolatan ausartzen dira beste nazio bateko egoera politikoa baldintzatzen? Hurrengo tregoa non? Galizian?, Andaluzian? Aragoin? Ikusten nago, hurrengoan Kaiton agertuko zaizkigu, Urrestillan edo Aratz-Errekan tregoa deklaratzen.

Gizarte honen gehiengo handi eta zabal batek argi eta garbi azaldu dio iluminatu talde honi nekatuta eta aspertuta dagoela haiekin, eta ez duela inoren tutoretzarik behar gauzak erabakitzeko. Ziur nago haien aldeko jende askok ere ez duela ulertzen oraingo bonbero irteera hau.

Analisi politiko sakonetan sartu gabe, nik behintzat garbi daukat; mini-tregoa hau PPrentzat da soilik mesedegarria. Erraza da imajinatzea Aznar eta Raxoi (puru handi batekin), barrez lehertzen; izan ere, ETA PPren aliaturik leialena izan da azken urteetan, eta oraingo honetan ere ETAk lagunduko dio berriro PPri gehiengo osoa lortzen, ETAren azkenengo bideo triste hori publizitate- kanpaina garestiena baino eraginkorragoa da eta.

ETA: utz gaitzazu bakean, behin betiko.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak