Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 7,  ASTELEHENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Martxoa »  Nuarbeko azkeneko hiru otarginak »  Juanito Zabaleta 'Txistu'

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Juanito Zabaleta 'Txistu'

- Juanito Zabaleta ‘TXISTU’. Hamar urterako hasi zen lanean, eta oraindik lan berean jarraitzen du. - Salmenta. Aspaldian, inguruan ez ezik, Zaragoza, Bilbo eta inguruetatik ere jasotzen ditu otarrak egiteko enkarguak Zabaletak. Estimazioa dute haren otarrek okinen artean.

Txistu, otarra bat bukatzen.  (Uztarria)
Egurra gordetzen diren putzua  (Uztarria)
Otarra multzoa  (Uztarria)

Oso gazte hasi zen Juanito Zabaleta Txistu otarrak egiten. 10 urte betetzerako hasi zen aitaren alboan otarrak egiten. Etxegiroan ikasi zuen lana, beraz. “Txanpona ateratzen zen orduan lantegi honetan. Familian, lana katean egiten genuen. Gizonezkoak zumitzak atera, eta emakumeek otarrak josten jarduten ziren”. Hala ere, Txistuk gaur egun ere gogor eusten dio otarrak egiteari. “Egunero jaikitzen naiz 07:00ak inguruan, eta gaueko hamarrak jo arte hemen aritzen naiz, otarra egin eta egin. Beti sortzen da egitekoren bat. Igandeetako lana, berriz, aste guztirako putzutik egurra ekartzea”.

Otarrak egiteko, beharrezkoa da material ona izatea, baina hura eskasten ari da. “Otarrak egiteko, gaztaina, gaztaina txertako erabiltzen dugu. Baina egurrak ere zahartu egiten dira. Sei-zazpi urteko egurra ederra izaten da, baina hogeitaka urteko egurrak ez du balio otarra egiteko”, esaten du.

EGURRA, BASOTIK. Otarra bat otargileak egindako lanaren azken emaitza da, baina otarra egin aurretik bada beste egitekorik ere. “Basotik egurra ekarri eta putzuan sartzen da. Gero, otarra egin nahi den neurriaren arabera moztu behar da egurra. Ondoren, egurraren hezetasuna mantentzeko, putzuan bizpahiru urtez uzten da. Denbora hori pasatu eta gero, egurra labean sartu, eta ondoren zumitzak eskuz ateratzen dira. Egurra apaindu, eta azkenerako otarra jostea gelditzen da”, dio Txistuk.

Ez du hemen inguruan bakarrik saltzen, toki askotatik jasotzen ditu otarrak egiteko eskaerak. Azken aldian, Bilbotik, Zara-gozatik (Espainia) eta inguruetatik izan ditu eskaera dezente.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak