hi heu!
Mikel Luengo: Suhiltzaile lana beti iruditu izen zitek lan erakargarriye
Ion Aranburu
Mikel Luengo suhiltzailie da. Lehen irakasle bezela ibili zan. Diputaziyoko suhiltzaile postuek erten zebenien aurkeztie erabaki zuen.
Nolatan egin hintzean suhiltzaile?
Beti iruditu izen zitek lan erakargarriye. Nere izaeriekin bat zetorrek eta baita nere bizi baldintzekin ere.
Lehen irakaslie hintzean. Aldaketa haundiye izen al da?
Bai, hala dek. Sei urte egon nauk irakasle bezela lanien eta gustora egon nituan. Bakarrik urtero toki diferentien egoten nintzela.
Noiztik suhiltzaile?
Orain dala urtebetetik na-txiok Azpeitiyen. Lehen Tolosan egon nituan praktikatan, hiru hilabetetan.
Suhiltzailie izeteko proba gogorrak pasatu beher izeten al dire?
Oposaketak oso luziek dituk, eta gauze asko ikutzen dizkik. Ezin dek inoiz esan "ja bale dek". Ni urte eta erdi egon nauk oposaketekin. Gipuzkoko suhiltzaile proba fisikuek ez zizkitek hain gogorrak iruditzen; Donostikuek-eta bai. Zazpi ofiziyoko probak egiten dituk teoriko eta praktikuen artien. Proba hoiyetan erortzen dek jendie. Fisikuek ez dituk puntuatzen eta ez dituk hain gogorrak, ezta errezak ere. Beste probak gogorraguek dituk, tentsiyo haundiye sortzen debelako.
Eta lana bera gogorra al da?
Lanak bi alderdi zauzkek: parkien hagoanekue eta kanpokue. Parkekue, lan lasaiye dek: garbiketak, mantenimentue eta praktikak egiten dizkiagu. Kanpokue askotan sinplie izaten dek. Baino sireniek jotzen duenien ez dakik zer izengo dan eta tentsiyue sortzen dik. Sutiek eta istripuek direnien gogorra dek, neke haundiye sortzen dik. Askotan gauze desagradabliek ikusten dituk.
Lehen suhiltzailetan bo-luntariyo bezela ibili al hintzean?
Ez. Oposaketak preparatzen ari nintzela, aukerie eduki nian suhiltzaile sartzeko interino bezela, baino ez nian nahi izen. Nahiyo nian-eta oposaketak kanpotik prestatu eta gero lanien hasi.
Gertaera berezik-edo gertatu al zaik?
Behin, Oņatz ingurutik deitu ziabean kotxe bat barrankotik erori zala esanez. Ailegatu ginenien ko-txie eta txoferra han zaudean, eta kotxeko kristelak-eta dana osorik. Baino beste mutil bat kotxe kanpuen zagoan eta ez gini-an ulertzen nolatan zegoen han. Kotxekuei laguntzen hasi zuan baino trabatu eta erori egin zuan. Berak kolpe haundiyouek zauzkean kotxeko txoferrak baino.
Txikiteko ametsa: "Suhiltzaile izetie ez zuan nere txikiteko ametsa.
Nik txikiten futbolistie izetie nahi nian, ume danan antzera"
|