Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Otsaila »  50 urtean indian »  Jose Luis Lopetegi: Indiako gobernuak ematen dizkigu laguntzak, baina berak nahi bezala

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Gizartea

Jose Luis Lopetegi: Indiako gobernuak ematen dizkigu laguntzak, baina berak nahi bezala

Ihintza Agirretxe

Jose Luis Lopetegi, India 
Jose Luis Lopetegi, Azpeitian. 

"Otsailaren hasieran 55 urte izango dira In-diara joan nintzena. Txinara joan behar nuen baina jende gehiegi ginen eta bi talde egin zituzten: gipuzkoarrak eta nafarrak Indiara bidali gintuzten, eta besteak Txinara.

Eskolaren batera joateko asmoz joan nintzen baina lan gehien parrokietan egin dut. Orain nagoen parrokiak, inguruko 25 herritan egiten du lan. Lan gehien, pobre edo beheko kastakoekin egiten dugu.

Mutilentzako eskola bat dugu eta ehun ikasle ditugu han bizitzen, eta Jesus Marietako mojek beste ehun neskato dituzte. Lehen hezkuntzako ikasketak ematen dizkiegu eta gero gure beste eskola batzuetara bidaltzen ditugu. Neskei josten, bordatzen eta maisu izateko erakusten diegu.

Gobernuak ematen dizkigu diru laguntzak eskolentzako baina berak nahi duen mo-duan. Ditugun zortzi irakasleetatik lauri bakarrik ordaintzen diete. Besteentzako nire poltsikotik jarri behar izaten dut dirua. Horretarako, hemengo lagun eta familiakoek laguntzen didate, dirua bidaliz eta eskolako ume batzuk apadrinatuta. Guri ere hara iristen zaigun diru guztia banatu egiten dugu.

Hasieran estudiatzera joan nintzen eta han egin nintzen apaiz. Parrokietan egin dut lan. Orain ez naiz ni parrokoa, indiar gazte bat da; dena prestatuta utzi nion bera sartzerako eta orain lagundu egiten diot.

Hasieran bakarrik bizi nintzen eta oso zaila egin zitzaidan, 30 herriren ardura nuen eta bizikleta bat besterik ez. Goizean abiatzen nintzen herri batera, iritsi, eginbeharrekoak egin eta bertan gelditzen nintzen lotan, hurrengo egunean beste herri batera joateko.

Gobernuak (hindu erradikalak) askotan pentsatu du gu handik bidaltzea baina ez zaio komeni. Guk ez dugu kargurik eta, gainera, mundu osoan zabalduko zen albistea, eta ez, ez zaio komeni".

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak