Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Otsaila »  50 urtean indian »  Martin Arakistain:

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Gizartea

Martin Arakistain:

Ihintza Agirretxe

Martin Arakistain, Indian. 
Martin Arakistain, Azpeitian 

"Orain 54 urte joan nintzen Indiara. Loiolan ikasten nengoela boluntarioak eskatu zi-tuzten eta joatea erabaki nuen. Zazpi azpeitiar joan ginen eta hiru baino ez gara geratzen han.

Indian daramaten urte hauetan ez naiz beti toki berean egon. Hasieran, unibertsitatera joan nintzen eta 10-11 urte egin nituen han. Orain, berriz, Sevasin bizi naiz, beste lau indiarrekin batera.

Indiara iritsi ginenean jendea oso pobrea zen, txaboletan bizi zen eta baratzetan egiten zuten lan, diru pixka baten trukean. Tokia oso zikina zen eta arratoi asko zeuden. Egunero 7-8 arratoi hil behar izaten genituen gure txabolan. Gaur egoera hobean dago; etxeak hobeto eginda daude, ez dira txabolak. Orain, eskola profesional baterako eraikina bukatzen ari gara, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin egin dugu. Nik ez dut dagoeneko eskola horretan lan egiten. Lehenengo lanak aurrera eramaten lagundu dut eta eskola horretako egoitzan bizi naiz. Eskolan, mekanika, informatika... irakasten ditugu, eta guztira 1.010 ikasle inguru daude.

Eskolan Gujaratez irakasten dugu. Baina badaukagu gela bat 27 ikaslerekin eta hauei ingelesez erakasten diegu. Garrantzitsua da ingelesez jakitea, makinak eta ingelesez programatuta etortzen baitira.

Hara iritisi ginenean ez genekien ez ingelesez, ezta bertako hizkuntzan ere, baina kanpotarrak ginen eta beti hala ez izateko ikasi egin behar zen. Gujarata ikastea hasieran oso zaila izan zen, baina gazteak ginen eta dena errazagoa da gaztetan. Baina hasierako ezin ulertu hura oso gogorra izan zen.

Han oso garrantzitsua izan da guk egin dugun lana, hangoei hezkuntza eman diegulako. Lehen oso pobreak ziren eta ez zuten irtenbiderik. Asko aldatu da egoera; orain ez da hain pobrea eta, gainera, bertako gazteek ikasteko aukera dute.

Orain arte leku batzuetan neskak ez zituzten bidaltzen eskolara, eta 13-14 urterekin ez-kontzen zituzten. Familia ere aldatu egin da, ordea; lehen 8-9 ume inguru izaten zituen familia bakoitzak, eta orain normalena 3-4 ume izatea da.

Martxan dugun proiektu berria, teologiako azken lau urteak ikasteko seminario bat da. Apaiz izateko azkeneko lau urteak egin ahal izango dira".

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak