Gizartea
50 urtean indian
Ihintza Agirretxe
Martin Arakistain eta Jose Luis Lopetegi azpeitiarrak dira, eta
50 urte daramatzate Indian; Azpeitian izan berri dira, bisitan
Urruti dago India, bai, eta hori ongi dakite Azpeitiko zenbait senidek. Mapara begiratu eta segundo er-di batean ikus daiteke, baina leihora irten eta irudimenean soilik ikusten dute lurralde hura. Familia horietako kideak dira Elena Albizuri, Ignacio Bereziartua, Martin Arakistain eta Jose Luis Lopetegi; laurak azpeitiarrak. Albizuri Meghalayan dago, Bereziartua Depiapadan, Arakistain Sevasin eta Lopategi Anklao Khedan; laurak Indian. Uztarria azken bi horiekin egon da Azpeitian; izan ere, gabonak familiakoekin pasatzekotan etorrita ziren herrira eta Uztarriara bisita egin zuten Indian daramaten bizitzaren berri emateko. Aldizkariaren zenbaki hau kalean denerako Indiara bueltan izango dira biak.
Urte hauetan guztietan Indian baina herrialdean barrena mugitzen ibili dira, ez dira leku batean bakarrik egon. Gaur egun Gujarat estatuan daude Indiaren men-debaldean, Bonbayrekin mugan, Bere-ziartua beste azpeitiarrarekin batera. Hirurak ere josulagunak dira eta misio lanetan daude han.
|