Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Otsaila »  Hitza pare bat hitzetan »  Gurea da hitza eta erabakia

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Gurea da hitza eta erabakia

Uztarria kultur koordinadora

Uztarriak 1998ko apirilaren 4an egin zuen jendaurreko aurkezpen-jaialdian hauxe zioen idatzian: "Atxagak, Behi euskaldun baten memoriak liburuan dio ez dagoela behi makala baino makalagorik. Ez dakigu Atxagak zer ote dioen azpeitiarroi buruz, baina, orokorrean ezagutuko bagintu, seguru esango lukeela behi makalen antz handia dugula Euskara eta Kultur arloetan. Hau da: zaila izango dela, bi arlo haietan, azpeitiarrok baino euskaldun makalagorik aurkitzea. (…) Lan mundua, zerbitzu mundua, komunikabideen mundua eta gizarteko beste hainbat arlo aurrera doaz, abiada bizian aurrera joan ere. Gure herria atzean geratzen ari da [euskara, kultura eta komunikazioa arloetan]. Makalak izan gara. Baina hemendik aurrera ez dugu makalak izan behar. Hemendik aurrera ezin dugu trena ziztu bizian aurretik pasatzen ari zaion behia bezala gelditu. Mugitu beharra dago, parte hartu beharra dago, elkarlana bilatu beharra dago, betiere Azpeitiaren, eta azken batean Euskal Herriaren mesederako izango baita".

Sei urte pasatu dira, eta Uztarriaren ustez, euskara, kultura eta komunikazioa arloetan gaur ez gara hain makalak. Aurretik egin zen eta geroztik denon artean egin den lanari esker, pauso handiak eman ditugu. Eta handienetakoa orain dator: Urola-Kostako Hitza. Egunkari horrek urratsak sendo eta azkar egin ditzan, jaialdi hartako esaldi bat aipatu behar berriro: "Hemendik aurrera ezin dugu trena ziztu bizian aurretik pasatzen ari zaion behia bezala gelditu. Mugitu beharra dago, parte hartu beharra dago, elkarlana bilatu beharra dago, betiere Azpeitiaren, eta azken batean Euskal Herriaren mesederako izango baita". Gurea da hitza… eta erabakia.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak