Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 16,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Otsaila »  J.R. Argandoņa: Mozorroa azkeneko orduan prestatzen dugu

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Karnabalak

J.R. Argandoņa: Mozorroa azkeneko orduan prestatzen dugu

Ion Aranburu

Jesus Ruiz de Argandoņa, ‘Keutin’ bezala ezagunagoa da. Azpeitian karnabalak ospatzen hasi zirenetik urtero irten da mozorrotuta astelehen gauean, eta sariak ere asko lortu ditu

Keutin (seaskan) eta Mikel Zendoia. 
Keutin, Antton Martinez, Patxi Zabaleta, Jabier Goenaga, Jose Ramon Azpeitia, Angel Aizpuru eta Jabier Aizpitarte. 
Luis Mari Ruiz de Argandoņa, Keutin eta Antton Martinez. 
Keutin eta bere alaba, Idoia. 
Luis Mari Ruiz de Argandoņa, Antton Martinez, Mari Karmen Aranguren, Mari Feli Arzallus, Keutin eta Jose Maria Urrestilla. 
Luis Mari Ruiz de Argandoņa, Amparo Godoy, Keutin, Ohian Martinez, Pakita Albizu, Jose Arruti, Antton Martinez eta German Rekejo. 

Urteen poderioz, Jesus Ruiz de Argandoņa Keutin Azpeitiko karnabaletako parte bihurtu da. Herrian inauteriak ospatzen hasi zirenetik urtero mozorrotu da. Berak kalean egiten dituen show-ak inauterietako ikusmin bihurtu dira.

Zenbat urtetan mozorrotu zara?

Duela 25 bat urte hasi nintzen. Baina mozorrotzea legez kanpo zegoenean ere, urte batean mozorrotu egin nintzen, udaltzainen baimenarekin.

Zein izan duzu mozorrorik gogokoena?

Bakoitzak du bere historia, batzuk oso ondo atera zaizkigu: ospitalekoa, Caiga Quien Caiga telesaiokoa eta Clintonena. Asko dira ederrak, eta denekin ondo pasatu dut. Izan ere, nik karnabaletan ondo pasatzera irteten dut.

Beti taldean mozorrotu al zara?

Hiru betikoak izaten gara: Antton Martinez, nire anaia eta ni. Iaz, ordea, ez ginen atera. Desfile bat egiteko asmoa genuen, plazan eszenatokia jarrita. Baina azkenean ezin izan genuen egin. Ni pailazoz mozorrotu nintzen, inork ez ezagutzeko moduan. Mozorrotu gabe atera banintz, jende asko etorriko zitzaidan zergatik ez nintzen mozorrotu galdezka.

Nolatan bururatzen zaizkizu antzezlan horiek?

Karnabalak baino egun gutxi batzuk lehenago afaltzeko biltzen gara eta han ateratzen dira ideiak. Gero, ideiak gauzatu egin behar izaten ditugu, eta beti azkeneko orduan ibiltzen gara. Askotan, gaueko hamaiketan irten behar eta hamarretan oraindik prestatzen egoten gara. Baina jendeak beti asko lagundu digu. Gero, irtendakoan jendearekin hasten naiz hitz egiten, gaztelaniaz, niretzako errazagoa baita horrelakoetan.

Nola egiten dituzu mozorroak?

Jedeak asko laguntzen digu. Urte batean medikuz jantzita ateratzea bururatu zitzaigun, eta astelehen arratsaldeko lauretan Donostiako ospitalera joan nintzen Orbe-gozo medikuarengana. Azaldu genion ide-ia, eta hau esan zidan: "Orain ere horrela al haiz?"; beti azkeneko orduan ibiltzen garelako. Bertako langile bati esan zion behar genuena uzteko, eta gauerako dena prest genuen.

Noiz edo noiz zerbait berezia gertatuko zitzaizuen bada.

Hauteskundeena egin genuenean izugarrizko eguraldi txarra egin zuen, eta gordetzera gindoazenean dena behera erori zitzaigun. Beste behin, mozorroa goiz prestatu genuen, astelehen eguerdirako amaituta geneukan.

Etxean zer esaten dizute?

Beti laguntzen didate, gomendioak ematen dizkidate. Baina kalean ikusten baditut kasurik ez egiteko esaten didate.

Sariak ere urte askotan jaso dituzu.

Askotan. Saria lortu izan dugunean, mozorroa prestatzen lagundu diguten guztiak afaltzera joaten gara irabazitako diruarekin. Kirurira joaten gara, eta Paulari hau esaten diogu: "Paula, gaur gauean hamabost lagun etorriko gara afaltzera, eta 90.000 pezetako aurrekontua dugu. Zeuk ikusi zer jarri". Beti oso ondo jan izan dugu.

Lehen desfilea egiten zen.

Ni ez nintzen ateratzen desfilean, ez zitzaidan gehiegi gustatzen. Kalean jartzen gi-nen, baina azkenean beti desfileak harrapatzen gintuen eta han ateratzen ginen.

Astelehen gauean bakarrik mozorrotzen al zara?

Ez, igandean ere irteten dut. Urte batean, alkateari autoa lapurtu ziotenean, igandean igarlez mozorrotu nintzen. Kartel bat jarri nuen, eta han ateratako dirua alkateari kotxe berria erosten laguntzeko izango zela jarri nuen. Itsasikoekin ere atera izan naiz zapata garbitzailearena egiten, hiru bat urtetan. Astearte gauean ere hiru bat urtetan atera ginen, sardina-ehorzketan. Baina gero eta jende gutxiago biltzen ginen, eta bertan behera gelditu zen.

Zertaz mozorrotuko zinateke?

Urteren batetan zerbitzariz mozorrotu nahi dut, eta taberna batean lan egin.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak