Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Otsaila »  Lehengoen bidetik

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Bertsolaritza

Lehengoen bidetik

Josu Uranga

‘Zaharrak Berri Tour’ bertso ekimenarekin dabil Uranga, Paia eta Silveira hirukotea

Fredi Paia, Jokin Uranga eta Xabier Silveira bertsolariak Oilo-Soro elkartean, urtarrilaren 16an, egin zuten saioan. 

Lehengo bertsolari zaharren antzera bertso ekimen bati heldu diote hiru bertsolarik: bata azpeitiarra da, Jokin Uranga; bestea Algortakoa, Fredi Paia; hirugarrena lesakarra, Xabier Silveira. Hirurak ere gazteak dira. Behin elkartu, hizketan hasi eta Zaharrak Berri Tour ekimenari heldu zioten. "Silveira eta biok —kontatzen du Urangak— hizketan hasi ginen, nola tabernatan bertsoari lekurik ez zaion ematen eta beti aretoetan egiten diren bertso saioak. Jendea bertsolaritzara hurbildu beharrean, bertsolaritza jendearengana hurbiltzearen inguruan zerbait egin nahi genuen. Halaxe, behin Ibarran, kasualitatez, bertso saio batean Paia, Silveira eta ni tokatu ginen, eta Paiari komentatu genion. Eta halaxe atera zen kontua".

Iaz, abenduaren 26n Zestoan, Zoro Peri egunean aurkeztu zuten Zaharrak Berri Tour. Gero, Donostian, Egiako Garraxi tabernan egin zuten lehen saioa. "Bertso librean jarduten dugu saioetan, lehengo bertsolari zaharren antzera. Ideia ere hortik dator, lehengoak tabernatan jarduten zuten bertsotan. Lehenengo saioa ondo atera zen, eta aurrera egin dugu". Hasierako asmoa zortzi saio egitea zen, baina dagoeneko beste hiru gehiago atera zaizkie, bat gainera Bartzelonan.

AZPEITIAN.

Urtarrilaren 16an hirugarren saioa egin zuten Azpeitian, Oilo-Soro elkartean, Haitz-Behetik-ek antolatuta. 40 bat lagun bildu ziren afaltzera, eta gero Zaharrak Berri Tour-eko bertsoez gozatzera. Sagardotegiko menua izan zuten de-nek. Postrearen ondotik bertsoen txanda heldu zen, eta hiru protagonistak mahaitik zutitu eta kantuan hasi ziren. Gai librean eta bizi-bizi jardun zuten bertsotan. Lehengo bertsolarien bidetik ari ziren bertsolarien jardunak aurrera egin ahala giroa ere berotuz joan zen entzuleen artean. Hala bada, mahaian eserita zeuden zenbaitek bertsolariei erantzun zien, Haritz Etxebe-rria Ministro-k eta Fede Aranbarrik, besteak beste. Bi orduko saioa eskaini zuten.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak