Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 24,  OSTEGUNE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Otsaila »  Kontuz, lapurrak!

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Gizartea

Kontuz, lapurrak!

Ion Aranburu

Azkeneko hilabete hauetan gero eta lapurreta gehiago ari dira gertatzen Azpeitian. Ertzaintzak esan duenez, orain lekuz aldatu dira, Damaso aldera

 

Azkeneko hilabeteetan herrian gero eta lapurreta gehiago egiten ari dira. San Sebastian jaien inguruetan Damaso aldeko hiru etxebizitzatan egin zuten. Azken hilabeteotan Loiola-bide eta Sanjuandegi auzoetako etxeetan egin dute lapurretan. Orain auzoz aldatu dira, Damaso aldera. Hala baieztatu dio Ertzaintzak Uztarriari: "Orain arte Sanjuandegi eta Loiola-bide auzoetan ibili dira, baina orain lekuz aldatu dute, Damaso aldera".

Lapurretak egiterakoan, beti antzera egiten dutela ere esan du Ertzaintzak. "Beti modu bera erabiltzen dute. Lehenik tinbrea jotzen dute etxean inor ez dagoela ziurtatzeko, eta gero barrura sartzen dira. Tinbrea jotakoan norbait atereaz gero, edozein aitzakia erabiltzen dute, postariak direla eta antzekoak esaten dituzte".

  1. B.-k lapurreta egin zuten etxe batean egiten du lan. "Etxean inor ez zegoela sartu ziren, ate nagusitik". Baina etxe horretan lapurrak ezusteko batekin aurkitu ziren. "Etxeko jabea etxera sartzen hasi zen lapurrak barruan zeudela. Lapurrek atea trabatu egin zioten ez sartzeko. Atea ezin zuenez ireki, goiko bizilagunarengana joan zen, atea irekitzen laguntzeko eskatzera, eta orduan aprobetxatu zuten lapurrek etxetik alde egiteko. Dirua eta bitxiak harrapatu zituzten". Ertzaintzak esan duenez, beti gauza antzekoak arrapatzen dituzte; dirua, arropa onak eta bitxiak". I.A.-ren etxean ere sartu ziren, arropak eskegitzeko tokitik. "Eskaileratara leiho txiki bat dago, arropak esekitzeko lekutik, eta leihoa eta burdinsareak puskatuta sartu ziren. Erlojuak eta ordenagailua lapurtu zizkiguten".

SENTSAZIOA.

Biak ados daude okerrena etxean sartu direlako sentsazioa sumatzen dela esatean. M.B.-k dioenez, "etxe guztia arakatu zuten, alde guztietan ibili ziren". I.A.-k dioenez, "gure gelako armairuan-eta ibili ziren". Gero, neurri bereziak hartzen hasi zirela ere esan dute. "Lapurreta gertatukoan, hasieran gaizki egoten zara, eta etxe guztia ixten duzu. Baina gero pentsatzen hasten zara, eta sartzea nahi badute sartu egingo dira, hori da okerrena". M.B.-k esaten du "nagusiak etxeko atea beti giltzarekin itxi egiten du, bai kanpora doanean eta baita barruan dagoenean ere. Izu hori dauka". Eta hori da Ertzaintzak zabaldu duen gomendio nagusia: "Lapurretak ez gertatzeko, atea beti giltzarekin itxi".

Azkeneko lapurreten egileak oraindik ez dituzte atxilotu, baina susmoak ba omen dituzte. Iazko lapurreten egileak atxilotu zituzten, Bilbon bizi ziren atzerritar batzuk.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak