Uztarria.com
Zabaldu ateak festari, sokamuturrari
Aitor Unanue (sokamutila)
Ez dakigu zergatik, baina jakingo genuke gustura. Gero eta ate gehiago aurkitzen ditugu itxita sokamuturra kalerik kale daramagunean. Karrerak itxita diren kaleetan ez dago jolasik, ez festarik, soberan da sokamuturra. Karreretan zerbait apurtzen bada, Udalak badu horretarako asegurua egina. Ateak irekitzea eskatuko genieke herritarrei, eta bestela ixtearen zergatia jakinaraztea. Udalari ere bereak dituen ate, leiho eta balkoiak irekitzea, jendeak festaz gozatzeko aukera izateko. Sokamutilok (...) sokamuturraren zama eramaten saiatzen gara; urtetik urtera gauzak hobetzen, baina ondo legoke sokamuturraren zale direnen arteko auzolandegi edo talde bat osatzea, egoerak eskatzen baitu horren beharra.
|