|
|
|
Hiruko txikiye
Hiruko txikiye
Iban Arregi
- KASUALITATEA?.
Uztarriak lau orrialdeko agenda argitaratu zuen 1998ko martxoan, hilerokoa; handik gutxira, Azpeitian Zer? hilean behin argitaratzen hasi zen Udala. Uztarriak herri aldizkaria argitaratu zuen 1999ko azaroan; pixka bat lehenago, herri aldizkariarena herrian jakina zenean, Azpeitian Zer? orrialde gehiago egiten hasi zen, eta editorial batean azpeitiar denen herri aldizkari moduan aurkeztu zen; Uztarriak aldizkaria berritu egin zuen 2002ko urtarrilean, eta web orria aurkeztu; Azpeitian Zer?-ek orri kopurua gehitu zuen orduan. Uztarriak Hitza-ren sorreran parte hartu du orain, eta Azpeitian Zer? koloretan... Kasualitatea ala kausalitatea?
- EUSKARAREN ZENBAKIAK.
Udaleko batzorde batean sei zinegotzi bileran, denak euskaldunak. Beste bat (PPkoa), zazpigarrena, kanpotik dator, erdalduna, euskaraz ez dakiena. Beraz, zazpitik seik euskaraz dakite, eta zazpitik zazpik dakite erdaraz. Erdara nagusi, beraz. Eta orduan, edo itzulpen zerbitzua jartzen da, edo bestela erdaraz egingo du lan batzorde horrek, PPkoarekiko errespetuagatik. Eta beti euskara galtzen. Baita Azpeitian ere.
- PINTADAK.
Azpeitian egun bat baino gehiago iraun duen pintadarik ezagutzen? Bat Erdi kalean egon da, kantoian, gaztetxea zenaren pare-parean. Dotorea marrazkia. Baina ezabatu dute hura ere. Pintadak pareta zikindu egiten du, bai. Baina pintadak ohikoa ez dena ere esaten du, paperetan agertzen ez dena, politikoki ez zuzena. EHNAren aldekoa zen Erdi kalekoa, eta bukatzeko zegoen.
|