Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko abuztuek 29,  OSTIRELA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Otsaila »  Iritzia »  Festa ondorenak

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Azketako ude

Festa ondorenak

Ainhoa Odriozola

Pasa dira sansebastianak ere, eta hementxe nago, idatzi nahi eta ajearekin borrokan (parranda eta haurren danborrada, konbinazio lehergarria). Bakoitzak bere erara bizitzen du festa, eta Azpeitian ere denetik dago, baina garbi daukat azpeitiarrok festa hau be-netan "bizi" egiten dugula. Batzuk parrandan pozik (bere ondorioekin), besteak danborra joaz solemnitatez, sokamuturrean sasoia jo-katuz, haurrak irrikaz eta ilusioz eta gurasoak ezin kabituta... Denak dira baleko moduak. Egun hori arrastoa galdua diozun jendea ikusteko aukera paregabea da, kanpoan bizi direnenentzako ezinbesteko hitzordua. Nahiz eta jatorrian hala ez izan, sansebastianena geurea egin dugun festa da, eta geure geurea den harrotasunez ospatzen da.

Aurten Donostian, beste ekintza askoren ar-tean, Kresala Elkartea omendua izan da; 1980an danborradan irten zen lehen talde mistoa hain zuzen ere. Ez zen goxoa izan: beste elkarteen gaitzespena jaso zuten, ban-da askok beraiekin jotzeari uko egin zioten, eta prentsan aurkako iritzi ugari argitaratu zen. Gaur egun, Donostian taldeen %60 mistoak dira.

Azpeitian ez da horrela gertatu, zorionez. Emakumeak danborra jotzen ugari dira, eta gero eta elkarte gehiagotan. Elkarte bakoitzaren barneko eztabaidetan ez naiz sartuko, baina haize berriak ikusi ahal izan dira aurtengo danborradan talde batzuetan ,eta poztekoa dela iruditzen zait. Nahikoa gertakari triste ikusi ahal izan ditugu Irun edo Hondarribia aldera begiratuta. Aurka dagoenik egongo da, baita oraindik egiteko asko ikusten duenik ere, baina, moduari dagokionez, Azpeitia (ikusiak ikusita), adibide gisa hartzekoa dela deritzot. Festa harrotasunez bizitzeko beste arrazoi bat, hala nahi duenarentzat.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak