Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 5,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Otsaila »  Iritzia »  Amets txikiak...

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Amuko zubitik

Amets txikiak...

Jokin Uranga

Maiz aipatu ohi da, amets txikien ondorio direla proiektu handiak. Gurea, Ernia-rraitzena, ez dakit zenbateraino den handi, baina gutxienez bada proiektu bat, eta, gainera, bide zuzenetik abiatu zena, zalantzarik ga-be. Oraindik ere ez da heldutasunera iritsi, bost urte besterik ez baititu, eta eskerrak, bestela jubilazioa ere gertuago izango bailuke, eta guk ez dugu hori nahi! Hala ere, horrek ez du esan nahi Azpeitian bertsogintza orain dela bost urtetik honako errealitate bat denik. Pentsa, badira jardun horretatik erretiroa hartuak, eta aspaldi hil zirenak ere bai, noski. Baina izan zirelako garenez, eta garelako izango direnez, horri guztiari forma eman nahi izan genion, gorputz bat. Horretarako, amets eta helburu berak edo gutxienez antzekoak genituen bertsozale batzuk hasi ginen elkartzen, antolatzen. Egia esan, ez zirudien lan erraza izango zenik, ez baikenuen baliabide nahikorik lana nahi bezain eroso egiteko. Baina langile nekaezin batzuei esker, hasi ginen gauzak bere lekuan jartzen, eta batzarrak ez dakit noren elkartean egitetik, geure lokalean egitera iritsi ginen. Geroztik, zenbat bertso entzun ote du zezen-plaza ondoko txabolo zaharrak! Eta ez hori bakarrik, kalera begira egin ditugun ekintza guztien abiapuntu ere bera izan da. Ekintzen artean batzuk aipatzekotan: Kilometroak’2000 zela-eta Izarrai-tzen egin genuen bertso-antzerkia ipiniko nuke, edo bertso-antologia, bertso-paper lehiaketak, bat-bateko txapelketa, hitzaldiak, afariak, aurten lehen aldiz santotomasetako saioa Soreasun... Eta laster, martxoan, izango dugun Bertso Astea. Baina lana, urte guztian pilatzen zaigu, bertso eskolen ardura ere guk hartu baitugu. 50 bat senidez osatutako sendia da bertso eskolena, eta esan dezakegu bertsogintzak, Azpeitian, inoizko girorik oparoena bizi duela gaur egun. Horra amets txiki bat proiektu handi bihurtzen.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak