Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 9,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Otsaila »  Iritzia »  Zaharra dago Azpeitia

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Alaizt Olaizola gai librean

Zaharra dago Azpeitia

Alaitz Olaizola

Duela gutxi jakin dut, XVII. mendea arte, emakumeek ezin izaten zutela antzerki lanetan parte hartu. Emakumezkoen paperak ere gizonezkoak betetzen zituzten, eta emakumeak ikusle papera baino ez zuen betetzen. Herrian, pasatu berri dira 2004ko sansebastianak, (azpeitiarron benetako festa dela diote) eta laster etorriko da, urteroko legez, martxoaren 8a.

XVII. mendetik gaur egun arte aldatu dira gauzak, eta eskerrak! Baina pausoak zein poliki ematen ditugun ikusita, jakin nahiko nuke, hiru mende ba-rru, zer esango duten XXI. mendeko Azpeitiari buruz. (Errebindikazioez leporaino bazaude,ez jarraitu irakurtzen, eztarria ere gogortuko zaizu eta).

Uztarriaren webguneko iritzi batzuk irakurtzeko aukera izan dut emakumea eta sansebastianak direla eta; alegia, emakume danborjolearen paperari dagokionez, eta, denetik ikusi dut: presentzia eskasia salatzen dutenak, arazorik ikusten ez dutenak, emakumeak onartzen ez dituzten taldeak, Udalaren partetik zigortuak izatearenak... Oraindik, hautsak harrotzen dituen gaia beraz, eta hala bada, zerbait badagoen seinale.

Egia da, gero eta talde gehiagok onartzen dituztela emakume danborjoleak. Besterik ez genuen behar! Baina, danborra jotzeko gogoz geratzen di-renak ere asko dira. Esaterako, San Sebastian egunez, hala esan zidan adiskide batek: "Sekulako inbidia ematen dit danborra jotzeak, baina Alaitz, ezin. Gure gurasoen elkarteak ez baititu oraindik emakumeak onartzen". Eta datorren urtean, gauza bera pentsatuko du, eta hurrengoan, eta hurrengoan. Gutxienez, eta oker ez banago, badaude bi elkarte oraindik emakume danborjoleak onartzen ez dituztenak. Batzuek elkarteaz kanpoko jendea onartzen dute, bertako alabak kanpoan utziz. Ulertezina egiten zait, benetan, ulertezina. Batek esaten zuen, sozioek baino ez dutela parte hartzen zenbait taldetan, eta emakume soziorik ez bada, nola aterako diren bada danborra jotzen. Konforme. Batetik, zergatik ez dago emakume so-ziorik? (Ironiarik gabe. Galdera bat baino ez da). Bestetik, seguru nago semeak hartuko duela gero aitaren tokia. (Agian ez...).

Badakit beti gauza beraren bueltan ibiltzea aspergarria dela eta nazkatu egiten duela. Baina, batzuen nazkamenerako, honek errealitatea izaten jarraitzen du eta gizarte garatu bat izatetik urrun jarraitzen dugulakoan nago. Ohiturak aldatzeko eginak daude, eta batzuek nahi ez badute ere, aldatu egingo dira. Behin, nioen zaharra zegoela Azpeitia, eta bera pentsatzen jarraitzen dut. Zer esango ote lukete XVII. mendeko emakume haiek?

Inor ez dadila hatzaz seinalatua sentitu, ez el-karte, ez gizon ez eta emakume ere. Bakoitzak daki zer egiten duen, zer egin nahi duen eta zer egin behar duen. Kontzientziari dei egitea baino ez zaigu geratzen, hemen nik esanak aspaldi eta askotan esanak baitira. Beraz, *‘sin novedad’*.

Baina badago zerbait atseginezko sorpresa sortu didana igarotako festa hauetan. Kaito Telebistan ikusi dut, haurrek ikastetxeetako atarietan egindako danborradetan, nola mutiko batzuk animatu diren kantinero eta banderadun. "Hauek bai ausartak", pentsatu nuen. (Denborarekin eta gu guztioi esker, galduko duten ausardia seguruenera ere.) Horrela bada, eta batak bestea kentzen ez duen arren, behin berrogei urte eta gero pertsona aldatuko ez dela esaten denez, umeengan jarri behar itxaropena. Gu, zahartzen hari garela onartu eta txikiei eman behar bultzadatxo bat; bultzadatxoa eta ez eragina.

Arestian esan bezala, badator martxoaren 8a. Ba-karren batzuek ospatuko dute, eta beste bakarren batzuek beti berdinari bueltaka dabiltzala esango dute. Zertaz garen kexu, beti garela kexu... Duela hilabete gutxi bota dute adiskide bat lanetik amatasun baja zela eta... *‘sin novedad’*.

Hara, nik egia esango dizuet: esan nahi nituenak esan ditut, bai, eta gustura geratu naiz ba! Aukera ematen didate horretarako eta probetxu ateratzen jakin behar! (Datorren sansebastianetarako ondo gordeko dut idatzia. Litekeena da berriro erabili behar izatea).

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak