|
|
|
Hantxe bertan
Olatz Arregi:“Han, unibertsitatien lan pertsonala gehiyo egin beher dek”
Ion Aranburu
Olatz Arregi Bremenen dago. Aleman filologiako azkeneko urtie ikistera jun da harea. Ez da lehenengo aldiye Alemani-re jun dala; orain dala lau urte ere jun zan urtebete han pasatzera. Gabonak pasatzera Azpeitire etorri da eta hizketaldiye herriyen bertan izen du Uztarria-rekin.
- Zer dela-ta orain berriz Alemanire?
Aleman filologiako karrerie ikisten ari nauk, azkeneko urtie falta zitek bukatzeko. Alemanire jun nauk kurtso hori egitera, karrerie han bukatzeko, eta alemana ondo ikisteko.
- Lehen Metzingen egon hintzenan. Orain nun hago?
Orain Bremenen natxiok, Alemaniko iparraldien. Lehen Metzingenen egon nintzenien, Stuttgart aldien, hegoaldien.
- Ze alde dago bi lekuen artien?
Bizimoduen ez zegok alderik. Jendie oso antzera bizi dek bi herri hoiyetan, baino ingurue oso desberdine dek. Me-tzingenen askoz mendi geihyo zegok, iparraldie askoz lauago dek.
- Zenbat denborako jun haiz?
Irailien jun nituan eta uztailien bueltatuko nauk; hamar hilabeterako jun nauk.
- Ikisteko eran-eta alderik ba al dago?
Bai, desberdine dek. Alemaniyen asignatura bakoitzekin astien klaseko ordu bat edo bi badauzkek gehiyenez; he-men askoz geihyo. Han lan pertsonala garrantzitsuago dek, liburutegiyen-eta ordu asko pasatu behar dituk, liburu gehiyo irakurri beher... Han norbanako lanak gehiyo egin behar dituk.
- Eta bizimoduen?
Baita ere, Alemaniyen jendie askozaz gehiyo egoten dek etxien, indibidualistague dek. Hemen koadrilan-eta ibiltzie inportantie dan bezela, han ez; kanpusien, kafeteiyen eta gehiyenez biko edo hiruko koadrilak ikusten dituk.
- Zer botatzen den faltan?
Hemen Azpeitiyen dauketen dana botatzen diat faltan, lagunek, familiye, itsasue... Dana.
Hango jendie: “Alemanak hasieran oso distantiek dituk euskaldunen antzera, baino gero oso jatorrak dituk”
|