Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko maiatzak 17,  ZAPATUE

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Urtarrila »  Aurrekontuak: diru gehiago eta azkarrago

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

Udala

Aurrekontuak: diru gehiago eta azkarrago

Nerea Uranga

Abenduaren 23an 2004rako udal aurrekontuak onartu ziren, EAJren, EAren eta PSE-EEren botoekin. Habeak, herri proiektuen “akordio” proposamena egin zuen

Aaurtengo udal aurrekontuak urtea hasteko onartu dira; abenduaren 23an onartu ziren udalbatzarrean EAJren, EAren eta PSE-EEren botoekin. Habea kontra azaldu zen. Udal hauteskundeen ostean eta ekainaren 14an osatutako udal taldeak onartu dituen lehen aurrekontuak dira aurtengoak.

Urtea hasterako. Iaz, urtearen bukaeran onartu ziren 2004 udal aurrekontuak; azken urteetan ez bezala. Aurreko urteetan urtea hasita onartu izan dira: 2003koak martxoan, 2002koak maiatzean eta 2001 eta 2000koak martxoan.

Seiheun mila euro gehiago. Aurten Udalak iaz baino 624 mila euro gehiago izango ditu kudeatzeko. Iaz, aurrekontu osoa —Azpeitia Lantzen S.A.ko, Lapatx Zabortegia S.A.ko, Euskara Patronatoko, Kirol Patronatoko aurrekontuak gehituta— 20,2 milioi eurokoa zuen eta aurten 20,8 milioikoa du. Aurrekontu propioa, 2003an 15,8 milioi eurokoa zuen eta 2004an 16,2 milioikoa du.

Sailetan aldaketak. Udal hauteskundeen ondoren EAJk eta EAk sailak aldatu eta berriak sortu zituzten. Iazko eta aurtengo aurrekontuetan alderik handienak bat egin duten sailetan eta berrietan daude. Kirolak eta Gizarte Zerbitzuak sailek iaz eta aurten aurrekontua antzekoa dute. Aldiz, Zerbitzu Orokorrak eta Baserriak-ek (iaz bi sail ziren) 2,5 milioi euro gutxiagokoa du. Baina Giza Baliabideak eta Antolakuntza sail berriak aurten 4,2 milioi euro ditu.

Habeak proposamena. Habeak EAJ-EAri aurrekontuen inguruan akordiorako proposamena egin dio, arloka zenbait puntu zehaztuz. Habea, Eman Hitza prozesua eramaten ari da bai aurrekontuei eta baita aurreragoko kontuei begira ere. Arloka batzar irekiak egin dituzte, eta Habeakoen esanetan, parte-hartze "handiarekin". Arloka ekarpenak jaso eta udal gobernua osatzen duten alderdiei "akordiorako" proposamena egin die. Honatx proposamenak: Kulturan, Soreasu eraberritu eta kultur erabilera anitzerako bideratzea; Etxebizitzan, etxebizitza sozialak edo publikoak egitea —"guk Garmendi inguruan badugu proiektu bat—; Kirolan, kirol gunea Loiolabidera zuzenduta; Euskaran, EBPNko proiektuaren definizioa eta parte-hartzea bermatzea; Auzoetan, beharrezko zerbitzuak jartzea; Emakumearen saila sortzea udaletxean eta horretarako teknikari postua sortzea"; eta "Habeari dagokion diru partida ematea". "Akordiorako proposamena egin eta aurrekontuak onartzeko udalbatzarra atzeratzea eskatu genien. Baina gure akordio proposamenari heltzeko prest ez daudela pentsa dezakegu", diote Habeakoek.

Udalbatzarrean Julian Eizmendi alkateak, puntuka erantzun zien Habeakoei. "Aurten kirol gunerako partida garrantzitsua jarri dugu. Datorren urterako kultur arloko inbertsioa dugu aurreikusita, eta etxebizitzena gure programan letra handiz idatzita dugu".

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak