Uztarria.com, Azpeitiko ataiye 2008ko uztailek 9,  ASTEAZKENA

Hemen zaude: Azpeitiko ataiye »  Aldizkaria »  2004 »  Urtarrila »  Oilo-soro, aurten bai »  Jon Galdos:"Zuzendari probatzeko gogoa daukat"

 ALDIZKARIA

 ORRI HAU...

 

San Sebastianak

Jon Galdos:"Zuzendari probatzeko gogoa daukat"

Enekoitz Esnaola

 
Jon, Luis aitarekin, Arauntzan, 1975ean, zazpi urte zituela 
  • Ez duzu lehen aldia nagusietan zuzendari bezala, ezta?

    Ez, txikia nintzela aitaren ondoan irteten nuelako Arauntza taldean; zuzendaria zen gure aita. Hiru bat urtean irten nuen. Baina hura beste kontu bat zen; nik, ondoan egotearekin nahikoa nuen, aurreneko aldian zazpi urte besterik ez nituelako.

  • Gero, nagusien danborradan beti danborra jotzen.

    Barratsun. Baina badut gauza berri hau probatzeko gogoa.

  • Zer dela-eta zuzendari?

    Bromatan hasi ginen soziedadean, eta neuri esaten zidaten zuzendari izateko, lehen ere izana nintzelako. Eta broma zena gauza serioan bihurtu da.

  • Serioan?

    Beno, esateko modu bat da. Baina bai sortzen didala ardura bat, taldean beterano asko dauden arren, taldea bera azken batean berria delako.

  • Piezak entzun eta entzun jardungo duzu?

    Bai horixe! Barratsun beti larruarekin eta orain Oilo-Soron txaparekin; badago aldea, batzuetan une desberdinetan jotzen delako. Beraz, txipa aldatu eta saiatzen ari naiz ondo ikasten. Taldeak, besteekin entsegu orokorrak egiteaz gain, beste bi entsegu ere egingo ditu.

uztarria.com: Uztarria Komunikazio Taldea
Perez Arregi 1 behea 20730 Azpeitia
Harremanetarako: formularioa, e-posta: uztarria[a bildua]uztarria.com telefonoa: 943150358
Babesleak: Azpeitiko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza (Kultura)
Sareko Argia 2005 - Estatistikak

Uztarriak ez du bere gain hartzen webgunean adierazitako esanen eta iritzien erantzukizunik
Parte hartzeko arauak